elkarrekin eraikitzen irudia

Elkarrekin eraikitzen

Zer da Elkarrekin eraikitzen?

Ikasleak eskualdeko errealitate soziekonomikora hurbildu eta hau ezagutaraztea helburu duen proiektua da.

DBH3 eta DBH4ko eskualdeko ikasleek ikasketa metodologia berriekin esperimentatzen dute, zenbait balio eta gaitasun lantzen dituzten bitartean: besteak beste, autonomia, taldeko lana, sormena, konpetentzia digitalak edo eta komunikazioa.

Proiektuan zehar, harreman zuzena dute eskualdeko eragileekin, elkarrizketa itxien bidez. Hauei buruzko informazioa biltzen dute, dagozkien zalantzen arabera, eta, ondorioz, lanketa bat egiten dute taldean, azken dinamika batean aurkeztu aurretik.

Ondorengo bideoan proiektuaren inguruko xehetasunak ikus daitezke.

Prozesua 7 fasetan

Partehartzaileen testigantzak

Inpaktua 2025-2026 ikasturtean
242 Ikasle
65 Proiektu
31 Eragile
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia