78 lan taldetan banatutako 300 ikaslek, beste hainbeste elkarrizketa egin dituzte eragile desberdinetako 45 profesional baino gehiagorekin prozesuan zehar

2025-06-05
Elkarrekin eraikitzen Hezkuntza

Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren ebaluazio dinamika egin du 5 ikastetxeetako ordezkariek osatzen duten lan taldeak. 

Atzo, ekainak 4, asteazkena, eskualdeko 5 ikastetxeetako  Elkarrekin Eraikitzen proiektuko liderren lan taldeak prozesuaren inguruko ebaluazio bilera egin du, dagokion balorazioa egin eta ikasturte berrirako hobekuntzak identifikatzeko helburuarekin. 

Balorazio benetan positiboak egin direnak, prozesua baliaon jarriz gazteen orientazio prozesuan lehen pausoak ematen hasteko ikuspegitik.

Prozesuaren bideoa:

Urtero bezala, ikasturteari amaiera emateko sozializazio ekitaldi nagusi bat ospatuko da Ekainak 13an, Azpeitiko Basazabal Jauregian. Helburu nagusia, ikasleei dagokien protagonismoa eman eta udal zein eragile desberdinetako ordezkarien aurrean egindakoa azaltzea. 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia