Acelera Pyme – Kit Digitala. Enpresa txikientzako digitalizaziorako soluzioak

2022-03-08

Zer da KIT DIGITAL programa? Programa honen helburua merkatuan eskuragarri dauden irtenbide digitalak ezartzeko diru-laguntzak ematea da, heldutasun digitalaren mailan aurrerapen nabarmena lortzeko.

Irtenbide digitalen kategoriak: Webgunea eta Interneteko presentzia, Merkataritza Elektronikoa, Sare Sozialen Kudeaketa, Bezeroen Kudeaketa, Business Intelligence eta Analitika, Prozesuen Kudeaketa, Faktura Elektronikoa, Bulego Birtualeko Zerbitzu eta Tresnak, Komunikazio Seguruak eta Zibersegurtasuna.

Nola eskatu Kit Digitala bonoa? Lehenik, Acelera Pyme-ren area pribatuan erregistratu eta diagnostiko digitalaren test-a bete behar da, enpresaren heldutasun digitala ezagutzeko. Bestalde, aurrez aipatutako soluzio digitalen eskaintza bat egongo da kategoria desberdinetan, enpresa homologatuek eskainia. Ondoren, bono digitalaren eskaera tramitatu eta aukeratutako Digitalizazio Agentearekin kontaktuan jarri behar da.

Nor izan daiteke laguntza honen onuradun eta zein da laguntzaren gehieneko intentsitatea? Edozein sektore edo negozio-motatakoak diren enpresa txikiak, mikroenpresak eta langile autonomoak. Zenbatekoei dagokienez, langile-kopuruaren eta aukeratutako irtenbidearen arabera aldatzen da, eta laguntzaren gehienezko zenbatekoak 2.000 € (0-2 langile), 6.000 € (3-9 langile) eta 12.000 € (10-49 langile) izango dira, hurrenez hurren.

I. Segmenturako deialdia (10 eta 49 langile arteko enpresa txikiak) martxoaren 15ean, 11:00etan, aktibatuko da eta Irailaren 15eko 11: 00ak arte (edo lehenago, ezarritako aurrekontu-partida agortzen bada). II. Segmenturako deialdia (enpresa txikiak edo mikroenpresak, 3 eta 9 langile artekoak) Ekainean aurreikusten da, eta III. Segmentukoa (enpresa txikiak edo mikroenpresak, 0 eta 2 langile artekoak) Urrian.

Informazio gehiago:
https://acelerapyme.gob.es/kit-digital/soluciones-digitales

Kontaktua – Iraurgi Berritzen:

Enpresa industrialak eta industriari lotutako zerbitzu-enpresak:
Jaione Valverde 685733770 
Sara Ibarzabal 688762463 

Industriakoak ez diren enpresak:
Alazne Larrañaga 688718777
Ione Eizagirre 688601299

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia