Hezkuntza-zentroen Kudeaketa eta Antolaketa Ereduak lanketa gai ikastetxeetako zuzendaritza taldeekin

2022-03-09

Azken hiru asteetan, IKASIZ markoaren baitan, Ikastetxeetako kudeaketa eta antolaketa ereduen inguruko saioak ospatu dira eskualdeko ikastetxeetako (Urola BHI, Ikasberri, Iraurgi, Azkoitia BHI, Floreaga) zuzendaritza taldeekin. Saio hauen bitartez, norbere errealitate propioan oinarrituz eta baliagarri izango zaizkien ekintzetan fokua jarriz, barne-hausnarketa egiteko aukera izan dute ikastetxeek.

Aipatutako dinamikak honako lan saiotan bideratu dira:

  • Lehenengo lan saio kolektiboan, zentroen kudeaketaren inguruko oinarrizko kontzeptuetaz aritu ziren.
  • Honen ostean, ikastetxe bakoitzak banakako aholkularitza jaso zuen ikastetxean bertan.
  • Bigarren lan saio kolektiboan, aldiz, esperientzien elkartrukea egin da.

Ikasiz lan lerroak IB Hezkuntza markoan lehenetsitako beharrei erantzutea du helburu, eta horretarako, sentsibilizaziora eta kapazitaziora bideratutako espazioak eskaintzen dira.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia