Iraurgi Berritzenek dinamizatutako sentsibilizazio saioak amaitu dira dagoeneko falta ziren ikastetxeetan. Urola Azpeitia BHI eta Azkoitia BHI-ko ikasleei proiektuaren nondik-norakoak azaldu eta izan zitzazketen zalantzak argitu zitzaizkien maiatzak 13, 14 eta 18an 6 geletako 100 ikaslerekin egindako saioetan.
Ikasturtea amaitzeko falta den denboran, eskualdeko kasu errealak landuz, eragile ordezkariekin interaktuatzeko aukera izango dute elkarrizketa konkretuen bidez. Behin beharrezko informazioa bilduta, gelakideekin partekatuko dituzte euren lanak.
Proiektuak, ikaslea bere ikasketa prozesuaren erdigunean jartzen du, eta, honela, hainbat helburu bete nahi dira. Besteak beste, ikasleei eskualdeko errealitate sozioekonomikoa hurbiltzea, edota ikasleek hainbat zeharkako gaitasun eta balio (sormena, autonomia, konpetentzia digitala, talde lana, komunikazio gaitasuna…) garatuz, irakasleek metodologia berritzaileekin esperimentatzeko aukera izatea.
Proiektuan eskualdeko 5 ikastetxe eta 200 ikasle inguru ari dira parte hartzen, eskualdeko 35 eragile (osasuna, industria, merkataritza, lehen sektorea, emplegua, ekintzailetza, turismoa…) ordezkari ingururekin batera.