2026-02-27

Hazilan Programako partaideak prest eskualdeko enpresetan praktikak egiteko

Enplegua
Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, Hazilan programa abenduaren 17an jarri zen martxan eskualdeko 9 partehartzailerekin. Hazilan programa bi fase ezberdinetan garatzen da eta urtarriletik otsailera “Aktibatu” deritzana gauzatu dute. Bi hilabete hauetan zehar, taldeak aukera izan du ondorengo prestakuntza jasotzeko: lana bilatzeko lan orientazioa (Adimen Artifiziala erabiliz), denboraren kudeaketa, gatazken konponbidea, marka pertsonala eta abar. Lehenengo fase […]
2026-02-26

Zibersegurtasun araudiak eta ziurtagiriak aztergai, eskualdeko IT arduradunen lan-saioan

Zibersegurtasun araudi ezberdinen aplikazio praktikoa eta eskualdeko enpresen esperientzia errealak izan dira lan saioaren ardatz nagusiak. Urola Erdiko industria enpresetako IT arduradunak gaur goizean elkartu dira Basazabal Jauregian (Azpeitia), Iraurgi Berritzenen Industria arloak eta ZIUR Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak elkarlanean antolatutako saioan.   Bertan, zibersegurtasun arloan indarrean dauden betebehar legalak eta ziurtagiri nagusiak izan dira hizpide. Helburua enpresa industrialek […]
2026-02-25

Industria-Turismoa elkarlan proiektua eta egonaldi turistikoen gaineko zerga aztergai, Turismoko Eragileen Mahaian

Turismoa
Iraurgi Berritzeneko gobernantza-ereduaren baitan bildu zen atzo Turismoko Eragileen Mahaia, Turismo Gunearen funtsezko oinarrietako bat. Mahai honek sektoreko eragileen ikuspegia eta ekarpena jasotzea du helburu, eskualderako interes estrategikoa duten proiektuak identifikatu eta lantzeko. Eragileen Mahaian landutako ekimenak ondoren udalekin batera osatzen den Turismo Gunera eramaten dira, elkarlanean garatu eta aurrera eramateko. Gunea datorren Martxoak 3an […]
2026-02-23

Elkarlana ardatz, Merkataritza Mahaiak eskualdeko merkataritza indartzen du

Merkataritza
Eskualdeak tokiko merkataritzaren aldeko apustua indartzen jarraitzen du 2008tik martxan dagoen Merkataritza Mahaiaren bidez. Mahai horretan parte hartzen dute Herrixen Azkoitiko merkatarien elkarteak, Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak eta Azkoitiko Udalak. Elkarlanerako eta koordinaziorako gune egonkorra da, eskualdeko merkataritza-sarea sendotzeko helburuarekin.  Urteko lehen bileran, 2026rako lan-ildo eta jarduera nagusiak partekatu dituzte. Lehentasunezko ardatz estrategiko gisa, merkataritza-establezimenduetako belaunaldi-erreleboa nabarmendu […]
2026-02-23

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2026-02-17

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2026-02-12

Adimen artifiziala eta sare sozialen formakuntza ekintzaile, merkatari eta negozio txikien eskura

Ekintzailetza
Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak, KLINK Bide programaren baitan, 2026ko otsailetik maiatzera bitartean garatuko diren prestakuntza saio berriak aurkeztu ditu. Ekimen honen helburua eskualdeko ekintzaileei, merkatari eta negozio txikiei beren jarduera indartzeko tresna praktikoak eskaintzea da, bereziki adimen artifiziala eta marketin digitala bezalako arlo estrategikoetan.  Parte hartzeileek, sare sozialen bidez ikusgarritasuna hobetu eta eguneroko jarduna errazteko tresna digital eraginkorrak lortzeko aukera […]
2026-02-09

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2026-02-09

ElkarEkin Lanean proiektuaren baitan eskualdeko langabetuentzako ikastaroei buruzko informazioa

Enplegua
Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik, Urola Erdian langabezia murrizteko eta laneratze aukerak sustatzeko lanean jarraitzen dugu, bertako eragileekin elkarlanean. Ildo horretan kokatzen da “Urola Erdian ElkarEkin Eraginez IV” proiektua, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei gizarteratze- eta laneratze-bide egokituak eskaintzea helburu duena. Proiektu honen baitan, 2026 otsailaren 2an abian jarri da arku-soldadura gas babeslea eta  elektrodo kontsumigarriak  erabiliz,  mig/mag soldeoko  ziurtagiri profesionala (410 ordu) , […]
2026-02-06

Izarraitz Lanbide Heziketak eta Iraurgi Berritzenek Ekintzailetza Sariak banatu dituzte

Ekintzailetza
Beste urte batez jarraian, Ekintzailetza Sarien VII. Edizioa ospatu da gaur. Izarraitz Lanbide Heziketak, Urrats Bat programaren baitan sustatutako eta Iraurgi Berritzenek babestutako ekimena da hain zuzen.  Lehiaketa honen bidez, erdi-mailako eta goi-mailako zikloetako ikasleek eskualdearen beharrei eta erronkei erantzuten dieten negozio-ideiak garatzeko aukera izan dute.  Helburua da ikasleek aurrez identifikatutako behar batetik abiatuta negozio-ideia bat garatzea eta haren bideragarritasuna aztertzea. Aurkeztutako proiektuak Izarraitz Lanbide Heziketako […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia