Berriak
2026-02-05
%7 da Urola Erdiko langabezia indizea urte amaieran
Tokiko Garapena
Urola Erdian, 2025 urte amaieran lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren arabera 1.162 herritar zenbatu dira langabezia egoeran. Iraurgi Berritzenen estimazioen arabera, Urola Erdiko langabezia indizea Abendua amaieran %7,0an kokatu da. Aldiz, Gipuzkoa eta EAE-ren langabezia indizeak %7,8 eta %9,6koak dira. Eskualdeako langabezia indizeari generoaren arabera erreparatuz gero, %5,4 eta %8,8 da gizonezko eta emakumezkoen indizea hurrenez […]
2026-02-02
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2026-01-30
IB SAREAren XXIII. Topaketetan klima-aldaketa mahai gainean
Tokiko Garapena
Urtarrilaren 30ean, IB SAREAren XXIII. Topaketak ospatu dira Loiolako Gogartetxean, eskualdeko eragile sozioekonomikoen parte-hartze zabalarekin. Aurtengo edizioan, Urola Erdiko etorkizunerako funtsezkoa den gai bati heldu zaio: Klima Aldaketaren eragina Urola Erdian. Topaketak Nagore Alkorta, Azpeitiko alkate eta Iraurgi Berritzeneko lehendakariaren ongietorriarekin hasi dira. Alkateak azpimarratu du klima-aldaketaren aurrean tokiko erakundeek eta eragileek duten erantzukizuna, eta […]
2026-01-29
Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek Enplegu eta Prestakuntza Zerbitzuen berri jaso dute
Enplegua
Iraurgi Berritzeneko Enplegu eta Prestakuntza Arloko teknikariek Izarraitz Lanbide Heziketako 2. mailako ikasgelak bisitatu dituzte. Arreta eta Gizarteratzea, Mekanika, Fabrikazio Mekanikoa, Arotzeria, Mekatronika, Erizaintza, Administraritza eta Informatika zikloetako ikasleei zuzendutako saioetan, Urola Erdiko langabetuei eta lana hobetu nahi dutenei eskaintzen zaizkien zerbitzuak aurkeztu dituzte. Saio hauetan, Enplegu Zentroa eta Orientazio Zerbitzuei buruzko informazioa eman zaie ikasleei, baita Lan […]
2026-01-26
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2026-01-23
Urola Erdiak Helmuga Turistiko Adimenduaren aitortza jaso du FITURen
Turismoa
Urola Erdia eskualdeak Helmuga Turistiko Adimenduaren (HTA) aitortza jaso du FITUR nazioarteko turismo-azokan egin den ekitaldi ofizialean. Bereizgarria SEGITTUR erakundeko ordezkarien eskutik jaso dute Iraurgi Berritzenen izenean Begoña Beobide zuzendariak eta Leire Goenaga, Azpeitiko zinegotzi eta Iraurgi Berritzeneko kontseilariak. SEGITTUR, Berrikuntza eta turismo-teknologien kudeaketarako Estatuko merkataritza-sozietatea, da Estatuko mailan Helmuga Turistiko Adimenduen metodologia sortu eta garatu duen erakundea. Euskal Autonomia Erkidegoan, Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia da […]
2026-01-21
IB SAREAren XXIII. Topaketak, urtarrilaren 30ean Loiolan
Tokiko Garapena
Datorren urtarrilaren 30ean, IB SAREAren XXIII. Topaketak ospatuko ditugu Loiolako Gogartetxean. Aurtengo edizioan, eskualdearen etorkizunerako lehentasunezkoa den gai bati helduko diogu: “Klima Aldaketaren eragina Urola Erdian”. Topaketa hauek eskualdeko sozioekonomia alorreko eragile ezberdinei zuzenduta daude, besteak beste, enpresak, ekintzaileak, ikastetxeak, merkataritza-elkarteak, enplegu, turismo arduradunak eta udaletxeetako ordezkariak ere. Horregatik, guztiak gonbidaduta zaudete bertan parte hartzera […]
2026-01-19
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2026-01-15
GJHen inguruko esperientzien trukea, Garapen Agentzien eskutik
Tokiko Garapena
Atzo Eibarren parte hartu genuen GARAPENek antolatutako “Garapen Agentzien eginkizuna Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko Euskadin” jardunaldian. Topaketa honek aukera eman zigun 2030 Agendaren inguruan hausnartzeko eta Garapen Agentziek lurraldeetan betetzen dugun o paper estrategikoa balioan jartzeko. Jardunaldiaren ardatz nagusietako bat agentziek garatutako esperientzia praktikoen trukea izan zen, eta bertan agerian geratu zen GJHak jada eguneroko […]
2026-01-13