Berriak
2017-05-18
Eskualdeko ekintzaileen bisitak izan dituzte Urola Ikastolan
Intza Etxeberria fisioterapeuta eta Doitze Mekanizatuetako Joseba Azkue Urola Ikastolan izan dira DBH4-ko ikasleei beren ekintzaile bizipenak kontatzen. Hauek, ikasketa garaietatik hasi, beren negozio propioa sortu eta lehen urratsetan bizitako esperientzia elkarbanatu dute ikasleekin. Saioaren amaieran, ikasleek ekintzaileekin zalantzak partekatzeko aukera izan dute. Intza eta Joseba 2015ean Iraurgi Berritzeneko ekintzailetza zerbitzutik pasatu ondoren, biak euren […]
2017-05-08
Eskualdeko enplegu eskaintza 2017/05/08
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun eskualdeko lan eskaintza guztiak: Eskualdeko enplegu eskaintza
2017-04-10
Iraurgi Berritzenek lan bila dabiltzanentzat helburu profesionalei buruzko tailerra antolatu du
Iraurgi Berritzenek lan bila dabiltzanentzat helburu profesionalei buruzko tailerra antolatu du. 3 ordutako ikastaro honek norbere ibilbide profesionala sortzeko eta garatzeko kontuan izan beharreko hainbat gako emango dizkizu: Bakoitzak bere burua ezagutzea eta lanpostua bera ezagutzea, besteak beste. Izena Lanbideko orrialdean egin behar da edo 943026069 telefonora deituta. Informazio gehiago, hemen.
2017-04-06
Ireki da Txertatu Merkatuan programaren 2.edizioan izena emateko epea
Maiatza aldera, Iraurgi Berritzenek Txertatu Merkatuan Programaren 2. edizioa jarriko du martxan. Oinarrizko prestakuntza-maila duten eta langabezi egoeran dauden 17-30 adin tarteko gazteei zuzendutako proiektu bat da. Bertan izena emateko epea irekita dagoela jakinarazi nahi dugu Iraurgi Berritzenetik. Horretarako, Sandra Fernandezekin jar zaitezke harremanetan sfernandez@iraurgiberritzen.eus emailera idatzita edo 943851100 telefono zenbakira deituta. Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte […]
2017-04-05
Zientzia eta teknologia gaitasunak sustatzeko egitasmoa jarri du abian Iraurgi Berritzenek, Elhuyarren laguntzarekin
Iraurgi Berritzen eta Elhuyar Fundazioak eskualdean zientzia eta teknologia gaitasunak sustatzeko hainbat ekintza pilotu jarri dituzte abian. Azken asteetan landu diren ekintzak Floreaga, Ikasberri, Iraurgi, Urola eta Xabier Munibe ikastetxeetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari zuzendu zaizkio. Irakasleei zientzia eta teknologia irakasteko oinarri metodologikoen inguruko prestakuntza eskaintzeaz gain, ikasleekin hainbat tailer pilotu antolatu dira. Landu diren ekintzen […]
2017-03-31
Merkaurola: kontsumo ohiturak ezagutzen
Bertan, Herrixen eta Zestoan merkatari elkarteek, udalen babesarekin eta Iraurgi Berritzenekin elkarlanean, MERKAUROLA egitasmoa jarri dute abian. Egitasmoaren xedea da Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako, Aizarnazabalgo, Errezilgo ta Beizamako kontsumitzaileen erosketa ohiturak ezagutzea. Horretarako, aste honetan hasi eta datorren asteetan BIZILAN enpresak 1.000 galdeketa egingo ditu. Galdetegi honetan, kontsumo ohitura, erosketa leku eta gure herri guneetako merkataritzaz […]
2017-03-15
Enpresa Guneako hamar enpresetako ordezkariak bildu dira
Urola Erdiko 10 enpresa ordezkarik osaturiko Enpresa Gunea bildu zen joan den martxoak 10ean, Azkoitiko Intsausti Jauregian. Enpresa Gunearen helburua enpresa ordezkari desberdinen arteko elkarlan espazio bat izatea da, Iraurgi Berritzenek enpresa arloan garatu beharreko proiektu estrategikoak erabaki eta kudeatzeko enpresa garapena sustatzeko. Honen bitartez, enpresa ikuspegia, elkarlana eta lankidetza publiko pribatua indartzea nahi dira […]
2017-03-13
Hazilan programaren bigarren edizioan parte hartzen ari diren gazteekin bildu dira Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako Udaleko ordezkariak
Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, urtarrilaren 27an jarri zen martxan Hazilan programaren 2. edizioa 20 gazteekin. Horietatik hamabostek jarraitzen dute taldean, beste bostek lana topatu baitute bitarte honetan. Javier Zubizarreta Iraurgi Berritzenen lehendakari eta Azkoitiko alkatearekin batera, Agustin Lizarralde Azpeitiko zinegotzia eta Zestoako Josetxo Mendizabal alkatea gazteekin bildu dira egitasmoaren balorazioa egiteko eta haien esperientzia ezagutzeko. Hazilan programa […]
2017-03-01
Aholkuak eta erantzun teknologikoak emateko 'Inplantalariak' zerbitzua jarri du martxan SPRIk
Parte-hartzaileen %75a baino gehiagok bezero gehiago atzeman dituzte, %45ak kostu eta denbora aurreztu dute, eta %25ak salmentak handitu ditu bezeroen zerbitzuarekiko asebetetze handiagoari esker SPRI, Enpresa-Garapenerako Euskal Agentziatik Inplantalariak Programa antolatu dute, non 4.500 mikroETE eta autonomo baino gehiago parte hartzen ari diren. Mikroenpresa sareari laguntza ematen eta haien lehikortasuna hobettzen ari dira Elektronika, Informazio […]
2017-02-24