2018-11-07

ENPRESA GUNEAK 2018ko 3. Topagunea ospatu du IBren eskutik

Pasa den Urriak 18an, Enpresa Gunea osatzen duten eskualdeko enpresa ordezkariak bildu dira, Iraurgi Berritzeneko enpresa arloko lan taldearekin, enpresei zuzenduriko proiektuen garapena aztertu eta behar berriak azaltzeko. Uztailean zehar, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantziatutako proiektu desberdinak amaitu dira (Hornitu III, Ur3dtzen, etab…) eta IBeko enpresa arloak proiektu berrien eskaerak aurkeztu ditu, 107.038,13€ko finantziazioa lortuz guztira […]
2018-11-06

Bidelan Programaren hirugarren edizioa garatu da

Iraurgi Berritzeneko Enplegu arlotik Urriaren 15tik 23ra Bidelan programako 3.edizioa garatu da eta bertan 15 pertsonek hartu dute parte. 15tak emakumeak izan dira eta gehienbat emakumeengana zuzendu gara beraien langabezi tasa altuago delako gizonekin konparatuta. 7 saiotan Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egin ditugu bakoitzak bere gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Bestalde, eskualdeko sektore ezberdineko […]
2018-10-26

Jardunaldi zikloa Merkataritzan. Erretiroa eta negozioen balorazioa

Urola Erdiko merkataritza mahaiak, eskualdeko merkatariei bideratuta, erretiroa eta eskualdaketa gaiaren inguruan 2 jardunaldi informatibo antolatu ditu azken asteetan. Jardunaldi zikloa 2 saio ezberdinetan egituratu da eta lehenbizikoa irailaren 27an ospatu zen. Lehen saioak, “Erretiroa merkataritza sektorean” izenburuarekin, merkatarien erretiroa izan zuen hizpide eta bertan, erretiroa egoki kudeatzearen garrantzia aurkezteaz gain, kontutan hartu beharreko aldagai […]
2018-10-17

Eskualdatzea Merkataritza Sektorean

Urola Erdiko merkataritza mahaiak, eskualdeko merkatariei bideratuta, erretiroa eta eskualdaketa gaiaren inguruan 2 jardunaldi informatibo antolatu ditu azken asteetan. Jardunaldi zikloa 2 saio ezberdinetan egituratu da eta lehenbizikoa irailaren 27an ospatu zen Azpeitiko Sindikatu Zaharrean. Lehen saioak, merkatarien erretiroa izan zuen hizpide eta bertan, erretiroa egoki kudeatzearen garrantzia aurkezteaz gain, kontutan hartu beharreko aldagai eta […]
2018-10-04

Ikastetxeetako Zuzendarien Lan Taldeak, adostu ditu ikasturte berrira begirako lan ildo nagusiak

Urriak 1ean bildu da bailarako 5 ikastetxeetako Zuzendarien lan taldea Iraurgi Berritzen agentziaren markoan. Urtero modura, lan bileraren helburua, 2017/18 ikasturtean garatutako proiektuen emaitzak baloratu eta ikasturte berrirako plangintzaren baitan adostasunak bilatzea izan da. Amankomunean adostutako lan ildoen artean: Azken urteetan martxan diren ELKARREKIN ERAIKITZEN eta ZTIM UROLA ERDIAN proiektuen kontsolidazioan lan egitea, beronen hedapenean […]
2018-10-03

Ekintzaileei beren eguneroko kudeaketan lagunduko dioten ezagutza dosiak antolatu dira

KLINK egitasmoaren baitan, hilero ekintzaileei beren enpresaren kudeaketan lagunduko dioten kapazitazio dosiak antolatzen dira. Irailean, mugikorreko aplikazioak nola erabili ikasteko ezagutza dosia antolatu zen. Formakuntza dosiak motzak eta praktikoak izaten dira, gehienez bi orduko iraupena izaten dutelarik. Hilero gai desberdinak lantzen dira, hala nola, Banakako Enpresarien eta Ondasun Erkidegoen kudeaketa fiskala, autonomoen lege berria, enpresak […]
2018-10-01

Enplegu eta Orientazio zerbitzuak enplegua sustatzen enpresa eta eragileekin elkarlanean

Iraurgi Berritzenen apustu estrategikoa izaten ari da enpresen eta enplegu zerbitzuaren arteko elkarlana eta zubilana egitea, enplegu sustapena indartzeko eskualdean. Iraurgi Berritzenek kudeatzen duen Enplegu Zentroaren zerbitzuak 2018 urtean sektore desberdinetako 211 lan eskaintza kudeatu ditu irailarte: industrian (91), zerbitzuetan (99), eraikuntzan (7), lehen sektorean (3). Hautetatik % 28a IBren bitartez itxi direlarik. Industria sektoreari […]
2018-10-01

Irailean eskualdeko enpresa industrialei zuzendutako bi jardunaldi antolatu dira

Enpresa Gunean, eskualdeko enpresen berrikuntzarako kapazitazioa lan lerro estrategikoetako bat izanik, Ikasiz proiektuaren baitan urtean zehar sensibilizazio eta difusio ekintzak antolatzen dira enpresen proposamenei erantzunez. Irailean bi jardunaldi antolatu dira oso balorazio positiboekin eskualdeko enpresa industrialei zuzenduak, bata alderdi ekonomiko –fiskalaren eremuan eta bestea industria 4.0 teknologietan. Irailak 25ean, bereziki I+G+b eta berrikuntza teknologikoko proiektuak […]
2018-09-28

Bidelan programan izena emateko epea irekita

Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik, urriaren 15tik 23ra Bidelan programa garatuko da bereziki emakumeentzat zuzenduta. Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izango ditugu bertan (Ekintzailetza, Landa eremua, Industria eta Menpekotasuna – 3. adina) eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak […]
2018-09-27

2018 uda, Turismo jarduera Urola Erdian, datuak eta balorazioa

Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentziatik kudeatzen den Urola Erdia eskualdeko turismo bulegoak (Loiolako Santutegia), 7.950 pertsona hartatu ditu 2018ko udako bi hilabetetan, uztaila eta abuztua. Iaz epe berdinean jaso ziren baino 645 pertsona gutxiago dira aurten hartatu direnak, orohar %7,5 gutxiago. Datu hotz honek lehen begiratuan egiten duen inpresio ezezkorrak baikortasunera bira ematen du […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia