Inklusio soziala sustatzeko proiektua abian da

2019-03-06

IBek Enplegu arlotik eskualdearen langabeziaren gertuko jarraipena egiten du urtean zehar. Urola Erdiko langabeziaren murrizpena konsolidatu arren, gaur egun langabezian aurkitzen diren pertsonak zailtasun handiagoak dituzten perfilak dira, hauetatik asko bazterkeria egoeran edo arriskuan aurkitzen direlarik.

Errealitate hau Gipuzkoa osoan amakomunean izanik, erantzun Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen ari den Elkar EKIN Gizarteratze Planean parte hartzen ari da Iraurgi Berritzen. Pasa den Otsailak 27an, Planaren balantzea egiteko ospatutako jardunaldian parte hartu zuen IBek, gizarte inklusiorako ardatz desberdinetako proiektuak aztertuz.

Ildo honetan lerrokatuta, Urola Erdian ere, abian da IBen eskutik, pertsona hauen enplegagarritasuna eta inklusio soziala sustatzeko udal arteko elkarlan proiektua (UrolanEkin). Bertan, Urola Erdian bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko prozesu berriak jarriko dira abian.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia