Berriak
2018-05-31
Txertatu Merkatuan programan izena emateko epea irekitzen da
Ekainaren 6an, Iraurgi Berritzenek Txertatu Merkatuan Programaren 4. edizioa jarriko du martxan. Oinarrizko prestakuntza-maila duten eta langabezi egoeran dauden 17- 29 urteko gazteei zuzendutako proiektu bat da. Bertan izena emateko epea irekita dagoela jakinarazi nahi dugu Iraurgi Berritzenetik. Horretarako Sandrarekin jar zaitezke harremanetan sfernandez@iraurgiberritzen.eus emailera idatzita edo 943851100 telefono zenbakira deituz.
2018-05-25
IDEIATIK ENPRESARA tailerraren 6. Edizioan izen emateko epea zabalik da
Prestakuntza buruan ideia edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago. Bertan, ekintzaileak proiektuaren bideragarritasuna aztertzeaz gain, negozio bat irekitzerako orduan eman behar diren pausuak ezagutuko ditu. Formakuntza 12 moduluetan banatzen da. Behin ideia garatu eta balioztatu ondoren, proiektua planifikatzeari ekingo zaio (marketing/komunikazio plana, azterketa ekonomikoa, produkzioa…) Planifikatu ostean, enpresa martxan […]
2018-05-25
Eskualdeko mekanizatu eta galdaragileak elkarlanean
Datorren ostiralean, Ekainak 1, Urola Erdiko mekanizadore eta galdaragileei zuzedutako jardunaldi bat antolatuko du Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentziak. Goizeko 9:00 – 11:00 bitartean izango da Azkoitiko Intsausti jauregian eta bertara gonbidatuta daude eskualdeko aktibitate honetan lan egiten duten enpresa guztiak. Ihardunaldi hau, Gipuzkoako Foru Aldunditik finantzatutako Hornitu III proiektuaren barne kokatzen da eta […]
2018-05-25
Eskualdeko mekanizatu eta galdaragileak elkarlanean
Datorren ostiralean, Ekainak 1, Urola Erdiko mekanizadore eta galdaragileei zuzedutako jardunaldi bat antolatuko du Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentziak. Goizeko 9:00 – 11:00 bitartean izango da Azkoitiko Intsausti jauregian eta bertara gonbidatuta daude eskualdeko aktibitate honetan lan egiten duten enpresa guztiak. Ihardunaldi hau, Gipuzkoako Foru Aldunditik finantzatutako Hornitu III proiektuaren barne kokatzen da eta […]
2018-05-10
SPRIren diru laguntzen aurkezpena Urola Erdiko enpresentzat
Maiatzak 8an eta SPRI –rekin elkarlanean, eskualdeko enpresei zuzenduta Spri-k 2018rako dituen diru laguntza programa desberdinen aurkezpena egin da. Josu Ocáriz, Berrikutzako arduraduna, eta Imanol Cúetara, Spri taldeko Enpresa Sustapeneko arduraduna, izan ditugu, 2018 rako arlo desberdinetako laguntza eta zerbitzuen berri emanez; Berrikuntza, Teknologia, Inmobilizatuen inbertsioak, Ekintzaletza, eta abar. Guzti hau, euskal enpresa berritzaileagoa eta […]
2018-05-09
Bidelan programan izena emateko epea irekita
Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik, maiatzaren 14tik 30era Bidelan programa garatuko da bereziki emakumeentzat zuzenduta. Hiru astean zehar Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izango ditugu bertan (Landa eremua, Industria eta Menpekotasuna – 3. adina) eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta […]
2018-05-08
Argindarraren kontsumoa murrizteko eta energia eraginkortasunean aurrera egiteko saioak Urola Erdian
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Iraurgi Berritzen garapen agentziarekin eta eskualdeko udalekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan doakoak diren bi saio mota antolatu ditu datozen asteetan, herritarrak energiaren gaian sentikortzeko. Saioetako bat elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz, erabaki egokiak hartzeko balio duten doako saio praktikoa da. Beste […]
2018-05-07
Eskualdeko ekintzaileak Urola Ikastolako ikasleekin beraiek bizipenak elkarbanatu dituzte
Pasa den asteazkenean eskualdeko bi ekintzaile Urola Ikastolan izan ziren beraien ekintzaile esperientziak elkarbanatzen. Batxilergoko 2.mailako ikasleek aurten sortu berri diren bi egitasmo gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. Saio batean, apartamentu turistikoen kudeaketa osoa eskaintzen duen BASKEY enpresa izan zen eta bestean berriz, Marketing eta Komunikazio proiektuak lantzen dituen XAREKO enpresa. Lehedabiziko saioan, Urola Ikastolako […]
2018-05-03
Txertatu Merkatuan-eko partehartzaileak ekintzailetasunaren inguruan sentsibilizatzen
Enplegua eta ekintzailetza uztartuz, TXERTATU MERKATUAN-eko partehartzaileek, ekintzailetasunaren inguruko sensibilizazio saioa izan dute. Bertan, ekintzaile izateko beharrezkoak diren elementuen inguruan aritu gara eta parte hartze dinamiken bidez, ideien analisia eta aurretiko hausnartzeak duen garrantziaz jabetu dira. Partehartzaileak gustura aritu dira eta positiboki baloratu dute saioa.
2018-05-03