2015-01-21

Bideoa

{vimeo}114223048{/vimeo}
2014-12-18

IB Sarearen Abenduko Kontseilua

Ezagutza Sarearen Kudeaketa Kontseiluko kideak abenduak 4ean bildu berri dira, urte amaierako exekuzio planaren balorazio egin eta hurrengo urteko plan proposamena onartzeko. Bertan aztertu dira urteko erronka eta ekintzen gauzapen maila gune desberdinetan: enpresa, prestakuntza eta garapen gunean. 2015ean sarearen baitan eragile publiko pribatuen elkarlanaren bitartez, eskualde ikuspegitik izango ditugun erronka eta burutu beharreko ekintza […]
2014-11-21

Mikroenpresentzako diru laguntzak

Erergia aurrezpeneko eta eraginkortasuneko inbertsioak egin dituzten Gipuzkoako mikroenpresentzako diru laguntzak abian direla jakinarazi nahi da Iraurgi Berritzenetik. Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2014ko ekitaldiko deialdia jadanik argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta ondorengo estekan aurki daiteke: Oinarriak Diru laguntza hauei buruzko informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, Iraurgi Berritzenekin jar zaitezke harremanetan (Alazne […]
2014-11-07

Iraurgi Berritzenek nazioartekotze jardunaldia antolatu du Alemania ardatz hartuta

Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Bazkundearekin elkarlanean datorren Azaroak 19an, nazioartekotzeari buruzko jardunaldia antolatu dute, oraingo honetan Alemania ardatz harturik. Alemania Europar Batasuneko lehendabiziko ekonomia da, merkatu berritzailea eta lehiakorra oso, eta bertan bikaintasuna eta kalitatea dira nagusi. Herrialdearen potentzial esportatzailea ezaguna bada ere, Alemania Europako enpresa askok hornitzen duten merkatu handi bat […]
2014-09-26

Iraurgi Berritzenek jardunaldia antolatu du "Merkatu Frantsesa" lemapean

Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundearekin, sinatu duen hitzarmenaren ondorioz, datorren Urriaren 9an, Merkatu Jardunaldia antolatu du, “Merkatu Frantsesa” izenburupean. Jardunaldi honen helburua, Merkatu Frantzesak eskaintzen dituen aukera eta bereak diren berezitasunen inguruan informazioa erraztea da eta aldi berean, enpresek askotan erabiltzen duten “agente comercial” figura horren inguruan kontuan eduki beharrekoak diren elementuak ezagutzea. Egungo egoeraren aurrean, […]
2014-09-25

Hitzarmena Banco Sabadell eta Iraurgi Berritzenen artean, ekintzaileei finantziazioa errazteko

Ostirala, Irailak 12, Iraurgi Berritzen eta Banco Sabadellek, lankidetza hitzarmena sinatu zuten, eskualdeko ekintzaileek mailegu aukerak eta Banketxeak eskaintzen dituen hainbat produktu eta zerbitzuetara sarbidea izan dezaten. Hitzarmen honen bidez, Iraurgi Berritzenetik pasatzen diren ekintzaileei aukera bat gehiago zabaltzen zaie finantziazioa lortzeko baldintza hobetan. Edozein kasutan, maileguez aparte produktu eta zerbitzu ugari eskaintzen ditu Banco […]
2014-09-22

Eusko Jaurlaritzak “Lehen Aukera” Programaren deialdia ireki du

Iraurgi Berritzenetik jakinarazi nahi zaizue “Lehen Aukera” deituriko deialdia, langabezian dauden gazteak praktiketarako kontratatzera zuzentzen dena hain zuzen, jadanik irekita dagoela. Deialdi honetara aurkezteko betebeharrak: 30 urte baino gutxiago izatea, unibertsitateko edo Lanbide Heziketako ikasketak bukatu berri izatea eta Lanbiden izena emanda izatea lan-eskatzaile moduan. Ekimen hau 2014-2016 Enplegu Planaren baitan kokatzen da, helburua “ikasle […]
2014-09-02

URKARIZKO SILIKONARI eskainitako JARDUNALDIA Iparraldean

Sarrera dohainekoa da eta izen-ematea derrigorrezkoa. 2013an, Euskadi/Iparraldeko 5 enpresak LSR URKARIZKO SILIKONAREN MUGAZGAINEKO GUNEA sortu zuten berrikuntzara eta dibertsifikaziora bideraturik eta gure lurraldeko teknologi berritzaileen erakusle, gaur egun, zuzenki Alemania eta Austriari loturik dagoen europar merkatuan sartzeko helburuarekin. Urkarizko silikonaren espezifikotasunak zabaldu asmoz eta LSR mugazgaineko gunearen egungo fabrikazio prozesuak ezagutarazteko helburuz, LEARTIKER eta […]
2014-07-11

2014ko Global Training bekak martxan dira dagoeneko

Garapenek Donostiaren Sustapena eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, eskualdeko gazteei zuzenduriko 80 beka Global Training jarri dituela abian jakinarazi nahi dugu Iraurgi Berritzenetik. Beka hauen helburua EAE-ko gazteen profesionalizazioa eta nazioartekotzea sustatzea da. Programa nazioarteko mugikortasunera zuzentzen da, eta Unibertsitateko Titulua edo Lanbide Heziketan Goi mailako titulua duten 30 urtetik beherako gazteei aukera emeaten die atzerriko […]
2014-07-08

Oinarrizko prestakuntza nazioartekotze arloan

Uztailaren 3an, Gipuzkoako Bazkundearen eskutik, eta eskualdeko enpresei zuzenduta, Nazioartekotze arloko oinarrizko prestakuntza eskaini zen. Prestakuntza saioan, hainbat gai landu ziren, nazioartekotze estrategiaren faseak, planifikazioa, munduko merkatuetaz, arauetaz, eta eginbeharretaz aritu ginen, goizeko zatian. Arratsaldean aldiz, aduanetaz, erabiltzen diren dokumentuetaz, garraio mota desberdinetaz eta nazioartekotzerako dauden laguntzetaz aritu ginen. Hizlaria, Aitor Martinez izan genuen eta […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia