IB Sarearen Abenduko Kontseilua

2014-12-18

Ezagutza Sarearen Kudeaketa Kontseiluko kideak abenduak 4ean bildu berri dira, urte amaierako exekuzio planaren balorazio egin eta hurrengo urteko plan proposamena onartzeko. Bertan aztertu dira urteko erronka eta ekintzen gauzapen maila gune desberdinetan: enpresa, prestakuntza eta garapen gunean.

2015ean sarearen baitan eragile publiko pribatuen elkarlanaren bitartez, eskualde ikuspegitik izango ditugun erronka eta burutu beharreko ekintza nagusiak adostu eta onartu ditugu ere.

Kudeaketa kontseiluaren ikuspegian oinarrituta, bertako kide guztiak kontseiluko parte izatea dugu helburu rotazio sistema baten bidez. Hau dela eta azken hiru urtetan parte hartu duten kideen releboa onartu da eta kide berrien partehartzea eman da ezagutzera.

  • Ikasberri : Beñat Azurmendi
  • Sammic S.L : Patxi Landa
  • T. Arrieta : Ruben Arrieta
  • FGM : Iñaki Bastida

Eragile eta pertsona guzti hauei, beraien inplikazio eta disposizioa, eskertzen diegu, IB SAREAN parte hartzeagatik eragile sozio ekonomiko desberdinen arteko elkarlanean proiektuak garatzeko eskualde ikuspegitik.

Sarearen KUDEAKETA KONTSEILU berria nola gelditzen da osatuta:

  • Floreaga : Koldo Gurrutxaga
  • Kimu Bat: Pello Igarataundi
  • Lan Mobel: Conchi Azpiazu
  • Domusa: María Dominguez
  • Urola Ikastola Azkoitia- Azpeitia Lanbide Heziketa) : Alberto Izagirre
  • Azpeitiko Udala: Iñaki Portilla
  • Azkoitiko Udala: Urrategi Alberdi
  • Iraurgi Berritzen : Jesus Agirre eta Begoña Beobide.
  • Iraurgi Berritzen: Jon Zubizarreta eta Itziar Abarisketa.
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia