Iraurgi Berritzenek jardunaldia antolatu du “Merkatu Frantsesa” lemapean

2014-09-26

Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundearekin, sinatu duen hitzarmenaren ondorioz, datorren Urriaren 9an, Merkatu Jardunaldia antolatu du, “Merkatu Frantsesa” izenburupean.

Jardunaldi honen helburua, Merkatu Frantzesak eskaintzen dituen aukera eta bereak diren berezitasunen inguruan informazioa erraztea da eta aldi berean, enpresek askotan erabiltzen duten “agente comercial” figura horren inguruan kontuan eduki beharrekoak diren elementuak ezagutzea.

Egungo egoeraren aurrean, enpresa askok beharra ikusi dute beraien merkatua zabaltzeko, eta ikusirik Frantziaren hurbiltasuna, askorentzat erakargarri suertatzen da. Ondorioz, enpresek merkatu aukera bezala ikusten dute.

Jardunaldi hau lehendabizikoa izango da, baina Udazkenean zehar beste jardunaldi pare bat antolatuko ditugula jakinerazi nahi dugu Iraurgi Berrritzenetik.

Aukera paregabea da Nazioartekotze gaietan murgiltzen hasteko, edo jada ari direnak sakontzen jarraitzeko.

Izena emateko interesa izanez gero, ondorengo fitxa deskargatu daiteke eta beteta bidali info@iraurgiberritzen.net helbidera.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero berriz, Iraurgi Berritzenekin jar zaitezke harremetan (Alazne Larrañaga) ondorengo telefono zenbakian 943 85 11 00.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia