2015-05-19

"Estrategia partekatu eta hedatzen". Beste bi enpresek garatu dute Estrategia Akzioan proiektua

Beste bi enpresek hartu dute parte pasa den urtean garatzen hasi ginen proiektuan: Kimu Bat eta Alberdi Mekanizatuak. Pasa den urtean, eskualdeko beste bost empresa eta erakunde batek (Iraurgi Berritzen berak), parte hartu zuten prozesu berean. Proiektuaren helburua enpresa-estrategiaren eta hau zabaltzeko barne-dinamiken gainean hausnartzea izan da. Guztia, estrategiaren eraikuntza prozesua pertsona talde zabal baten […]
2015-05-19

Urolako eta Goierriko Ikastetxeak "ELKARREKIN ERAIKITZEN" proiektua elkarbanatzen

Elkarrekin eraikitzen
Pasa den maiatzaren 12an Goiekin (ordizian) egon ginen, ELKARREKIN ERAIKITZEN proiektuaren esperientzia partekatzen, duela bi urtetik Urola aldeko 5 ikastetxeren artean lantzen ari garen proiektua, hain zuzen ere; proiektuaren xedea ikasleen artean ekintzaile-balioak sustatzea eta dauden egiteko moduak aldatzea da. Bileraren helburua Goierri eskualdeko ikastetxeei gure esperientziaren berri ematea izan zen. Bertan, Urola aldeko 2 […]
2015-04-30

SPRIren diru laguntza programen aurkezpena eskualdeko enpresentzat

Josu Ocariz, Berrikuntza departamenduko arduradunaren eskutik, SPRIk kudeatzen dituen laguntzen berri eman zaie eskualdeko enpresei. Aurkeztu diren laguntza programak, dibertsifikazioa, pertsonen partaidetza, kudeaketa aurreratua eta tecnología berrietan oinarritzen dira. Programa bakoitzaren ildo nagusiak argitu ditu eta diruz lagundu daitezkeen ekintzak zeintzuk diren adierazi die enpresei. Programa guzti hauen azken helburua, ezagutza enpresetan txertatzea da eta […]
2015-04-28

SPRIren diru laguntzen aurkezpena eskualdean

Datorren astean, apirilak 29 asteazkena, SPRI-ko Berrikuntza departamentuko arduradun den Josu Ocariz izango dugu Azkoitiko Intsausti Jauregian. Jardunaldia enpresa industrialei zuzenduta dago eta helburua, SPRI-k, enpresei eskaintzen dizkien diru laguntzak zein diren azaltzea izango da. Enpresek diru laguntza guztien berri izateaz gain, beraien dudak azaltzeko aukera izango dute. Aukera oso ona da eskualdeko enpresentzat eta […]
2015-04-24

Iraurgi Berritzenek ikastaro bat antolatu du “Lan Elkarrizketako Hautaprobak” izenpean

Ikastaro hau Apirilaren 29 asteazkenean ospatuko da, Azpeitiko Sindikatu Zaharreko hirugarren solairuan. Jarduera honen bidez, aukeratze-prozesuaren proba ezberdinak ezagutuko dituzu eta fase bakoitzean kontuan hartzen dutena. Bertan parte hartzeko interesa izanez gero 943 02 60 69 telefonora deitu dezakezu eta Sandra Fernández-engatik galdetu. Ikastaroa erderaz izango da, 3 orduko iraupena izango du, 15:30tatik 17:45tara, eta […]
2015-04-13

Aldundiak Gipuzkoa osora zabaldu ditu aurrekontu parte hartzaileak

Gipuzkoa osoko herritarrek erabaki ahal izango dute aldundiaren aurrekontuaren zati bat zertarako erabili. Urola Erdian herriko partaidetzako tailerretan parte har daiteke. Hona hemen agenda: Beizama. Apirilak 15, 19:00 (Udaltxean) Azpeitia. Apirilak 16, 19:00 (Udaletxeko 5. solairuan) Azkoitia. Apirilak 22, 18:30 (Elkargunean) Errezil. Apirilak 23, 21:00 (Udaletxean) Zestoa. Maiatzak 7, 19:00  (Udaletxeko pleno aretoan) Iaz, Gizpuzkoako […]
2015-03-31

Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen 2015 deialdia. Lehen aukera programa.

Iraurgi Berritzenetik jakinarazi nahi zaizue “Lehen Aukera” deituriko deialdia, langabezian dauden gazteak praktiketarako kontratatzera zuzentzen dena hain zuzen, jadanik irekita dagoela. Deialdi honetara aurkezteko betebeharrak honakoak dira: 30 urte baino gutxiago eta 16 baino gehiago izatea; EAEn bizitzea; Unibertsitateko edo Lanbide Heziketako ikasketak bukatu berri izatea eta Lanbiden izena emanda izatea lan-eskatzaile moduan. Deialdi honen […]
2015-03-30

Enpresa Partaidetza Urola Erdian Sustatzen. Eskualdeko Eragileei zuzenduriko Mintegia.

Pasa den Martxoak 26an Iraurgi Berritzenek antolatu zuen Enpresa Partaidetza Urola Erdian Sustatzen gaiaren inguruan, eskualdeko eragile sozio ekonomikoei zuzenduriko mintegia. Azpeitiko Sindikatu Zaharrean bildu ziren eskualdeko hainbat eragileen ordezkariak, sektore eta tamaina desberdinetako enpresari, sindikatu eta erakunde ordezkariak. Mintegiaren helburu nagusia, euskal enpresa partaidetzaren inguruko adibideak zuzenean ezagutzea, eta eskualdean eredu partehartzaileen garapenarako ikasketa […]
2015-03-24

Sentsibilizazio eta trebakuntza seminarioa “Urola Erdian enpresa partehartzailea sustatuz” lemapean

Ostegun honetan Martxoak 26an, seminario bat antolatu du Iraurgi Berritzenek Sindikatu Zaharrean, arratsaldeko 16:00tatik 18:30tara enpresen partaidetzari buruz, eskualdeko enpresa, administrazio publiko eta eragile sozio-ekonomikoei (enpresarien eta sindikatuen ordezkariak, enpresaren laguntzara bideratutako beste eragile batzuk eta abar) zuzentzen dena. Trebakuntza seminario hau, Iraurgi Berritzenek, Urola Erdiko sustapen sozioekonomiko eta berrikuntzako agentzia bezala, martxan jarri duen […]
2015-03-24

Abian dira 2015ean eskualdeko ekonomia sustatzera bideratutako diru laguntzak

Azpeitiko Udalak 2014.urtean 350.000 € banatu zituen ekonomia sustatzeko udal aurrekontuetatik, eta 80 lanpostu sortzea lortu zuen. Balorazioa, beraz, oso positiboa da eta horregatik, 2015 urtean beste 350.000 euro bideratuko dira. Dagoeneko laguntzak jasotzeko deialdia zabalik dago eta eskaerak egiteko azken eguna, urriaren 31a izango da. Eskaera hauek Azpeitia Berritzenen egin beharko dira. Ebazpenak azaroaren […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia