Adimen Lehiakorra lehiakortasuna hobetzeko baliabide moduan

2016-03-21

Adimen Lehiakorra enpresen oinarrizko kudeaketa erreminta bezala kontenplatzen da, egungo ingurune aldakor honetan beharrezkoa baita aldaketa seinaleak, aukerak eta arriskuak identifikatu ahal izateko, eta enpresen balio katea, merkatuan duten posizionamendua nahiz beren lehiakortasuna hobetzera bideratutako erabakiak hartu ahal izateko, garaiz eta ongi informatua egotea.

Iraurgi Berritzenetik, eta Tecnaliarekin elkarlanean, enpresei zuzenduriko jardunaldi bat ospatzea aurreikusten da, kontzeptu hau ezagutarazteko eta lan lerro posible bat enpresen eskura jartzeko. Guzti hau Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako programa zehatz baten laguntzarekin egingo da.

Programa eta ekimen hau eskualdean aurkezteaz gain, Antton Tomasena, Ekonomia Sustapeneko Zuzendariak, Foru Aldundiak martxan jarriko dituen laguntzak aukeztuko ditu.

Jardunaldi hau Intsaustin izango da datorren Apirilak 6an 9:00etatik 11:00etara Intsaustin. Empresa guztiak gonbidatuta daude aurrez izena eman beharko delarik. Informazio gehiagorako: aoiarzabal@iraurgiberritzen.eus o alarranaga@iraurgiberritzen.eus

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia