2014-09-26

Iraurgi Berritzenek jardunaldia antolatu du "Merkatu Frantsesa" lemapean

Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundearekin, sinatu duen hitzarmenaren ondorioz, datorren Urriaren 9an, Merkatu Jardunaldia antolatu du, “Merkatu Frantsesa” izenburupean. Jardunaldi honen helburua, Merkatu Frantzesak eskaintzen dituen aukera eta bereak diren berezitasunen inguruan informazioa erraztea da eta aldi berean, enpresek askotan erabiltzen duten “agente comercial” figura horren inguruan kontuan eduki beharrekoak diren elementuak ezagutzea. Egungo egoeraren aurrean, […]
2014-09-25

Hitzarmena Banco Sabadell eta Iraurgi Berritzenen artean, ekintzaileei finantziazioa errazteko

Ostirala, Irailak 12, Iraurgi Berritzen eta Banco Sabadellek, lankidetza hitzarmena sinatu zuten, eskualdeko ekintzaileek mailegu aukerak eta Banketxeak eskaintzen dituen hainbat produktu eta zerbitzuetara sarbidea izan dezaten. Hitzarmen honen bidez, Iraurgi Berritzenetik pasatzen diren ekintzaileei aukera bat gehiago zabaltzen zaie finantziazioa lortzeko baldintza hobetan. Edozein kasutan, maileguez aparte produktu eta zerbitzu ugari eskaintzen ditu Banco […]
2014-09-22

Eusko Jaurlaritzak “Lehen Aukera” Programaren deialdia ireki du

Iraurgi Berritzenetik jakinarazi nahi zaizue “Lehen Aukera” deituriko deialdia, langabezian dauden gazteak praktiketarako kontratatzera zuzentzen dena hain zuzen, jadanik irekita dagoela. Deialdi honetara aurkezteko betebeharrak: 30 urte baino gutxiago izatea, unibertsitateko edo Lanbide Heziketako ikasketak bukatu berri izatea eta Lanbiden izena emanda izatea lan-eskatzaile moduan. Ekimen hau 2014-2016 Enplegu Planaren baitan kokatzen da, helburua “ikasle […]
2014-09-02

URKARIZKO SILIKONARI eskainitako JARDUNALDIA Iparraldean

Sarrera dohainekoa da eta izen-ematea derrigorrezkoa. 2013an, Euskadi/Iparraldeko 5 enpresak LSR URKARIZKO SILIKONAREN MUGAZGAINEKO GUNEA sortu zuten berrikuntzara eta dibertsifikaziora bideraturik eta gure lurraldeko teknologi berritzaileen erakusle, gaur egun, zuzenki Alemania eta Austriari loturik dagoen europar merkatuan sartzeko helburuarekin. Urkarizko silikonaren espezifikotasunak zabaldu asmoz eta LSR mugazgaineko gunearen egungo fabrikazio prozesuak ezagutarazteko helburuz, LEARTIKER eta […]
2014-07-11

2014ko Global Training bekak martxan dira dagoeneko

Garapenek Donostiaren Sustapena eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, eskualdeko gazteei zuzenduriko 80 beka Global Training jarri dituela abian jakinarazi nahi dugu Iraurgi Berritzenetik. Beka hauen helburua EAE-ko gazteen profesionalizazioa eta nazioartekotzea sustatzea da. Programa nazioarteko mugikortasunera zuzentzen da, eta Unibertsitateko Titulua edo Lanbide Heziketan Goi mailako titulua duten 30 urtetik beherako gazteei aukera emeaten die atzerriko […]
2014-07-08

Oinarrizko prestakuntza nazioartekotze arloan

Uztailaren 3an, Gipuzkoako Bazkundearen eskutik, eta eskualdeko enpresei zuzenduta, Nazioartekotze arloko oinarrizko prestakuntza eskaini zen. Prestakuntza saioan, hainbat gai landu ziren, nazioartekotze estrategiaren faseak, planifikazioa, munduko merkatuetaz, arauetaz, eta eginbeharretaz aritu ginen, goizeko zatian. Arratsaldean aldiz, aduanetaz, erabiltzen diren dokumentuetaz, garraio mota desberdinetaz eta nazioartekotzerako dauden laguntzetaz aritu ginen. Hizlaria, Aitor Martinez izan genuen eta […]
2014-07-08

IRAURGI BERRITZEN eta TECNALIAk elkarlaneko hitzarmena sinatu dute

Urola bailarako enpresa sareen gaitasun teknologikoak bultzatzeko asmoz, batez ere enpresa txikienei zuzenduta, hitzarmena sinatu du Iraurgi Berritzenek TECNALIA ikerketa-zentroarekin, beste garapen agentzi batzuekin batera. Asteazkenean sinatu zen hitzarmena eta bertan izan ziren besteak beste, Tecnaliako zuzendari nagusia Joseba Jauregizar, Eneko Etxeberria Iraurgi Lantzeneko lehendakaria eta Azpeitiko alkatea eta Jexus Agirre, Iraurgi Berritzeneko zuzendaria. Eskualdeko […]
2014-07-07

Iraurgi Berritzen, bailarako mapa industriala osatzen

Urola Erdiaren egoera ekonomikoa larria bilakatu da azken urteetan, eraikuntza eta altzairugintza sektoreen krisiak eraginda. Bertako enpresen aktibitate ekonomikoa sektore hauengan zuen menpekotasuna dela eta, krisiaren eragin handia nabaritu delarik eskualdean. Egoera ekonomiko larri hau ikusita, eskualdeko estrategia berriak garatzeko, norabide-ardatzak erabakitzeko, eta elkarlanerako nahiz aukera industrial berriak hautemateko asmoz, beharrezkoa da egungo enpresa ehunaren […]
2014-07-07

MEC 2014 - Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak

Jarduera nagusia komertziala duten entitateei jakinarazten zaie, saltokien egokitze lanak edo eta ekipamendu komertzialean inbertsioak egin badituzte, 2014rako Eusko Jaurlaritzaren, Merkataritza saltokiak modernizatzeko diru-laguntza argitaratu berri dela (MEC). Eskaera epea uztailaren 8an irekitzen da eta irailaren 5ean amaitzen da, baldin eta aurrekontuetan esleitutako dirua aurrez amaitzen ez bada. Diru laguntzan sarbidea izateko gutxienez aktibitateak urtebetez […]
2014-07-02

Ezagutza Sareko kontseilukideak bildu dira maiatzaren 8an

Azken hilabeteetako lan ildo eta proiektuei jarraipena egin eta etorkizunerako hainbat esparrutan aurreikusten diren proiektuen inguruko iritziak jaso, definitu eta dagozkien erabakiak hartzeko bildu dira Ezagutza Sareko kontseilukideak. Gaur egun, lantzen ari diren hainbat arlo eta proiektuen artean goraipatzekoa da besteak beste, Prestakuntza Gunearen arloan, Urola Erdiko ikastetxeetako ordezkari eta partehartzaileen hitzetan, oso arrakastatsua izaten […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia