Ezagutza Sareko kontseilukideak bildu dira maiatzaren 8an

2014-07-02

Azken hilabeteetako lan ildo eta proiektuei jarraipena egin eta etorkizunerako hainbat esparrutan aurreikusten diren proiektuen inguruko iritziak jaso, definitu eta dagozkien erabakiak hartzeko bildu dira Ezagutza Sareko kontseilukideak.

Gaur egun, lantzen ari diren hainbat arlo eta proiektuen artean goraipatzekoa da besteak beste, Prestakuntza Gunearen arloan, Urola Erdiko ikastetxeetako ordezkari eta partehartzaileen hitzetan, oso arrakastatsua izaten ari den “Elkarrekin Eraikitzen 2013-2014” proiektu pilotua.

Horrez gain, Garapen Guneako Ainhoa Lopez kontseilukidearen erreleboa egin zen; bere ordez, Urrategi Alberdik hartu zuelarik ordezkaritza.

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia