2023-04-12

Iraurgi Lantzen S.A-ren Enpresa Teknikari lanpostua betetzeko deialdian izena eman duten onartu eta ez onartuen zerrenda

Iraurgi Lantzen S.A-k lehiaketa-oposizio ireki bidez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2023ko otsailaren 21ean, Enpresa Teknikari lanpostua betetzeko deialdian izena eman duten onartu eta ez onartuen zerrenda ikus daiteke ondorengo estekan, epaimahiaren konposaketa eta froga teknikoetarako data, ordu eta lekuari buruzko informazioarekin batera. Onartu eta ez onartuen zerrenda GAO Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala Deialdia Estatuko Aldizkari Ofiziala
2023-04-04

Jarrai dezagun ekintzaile izaten

Apirilak 16, Nazioarteko ekintzailearen mundu mailako eguna ospatzen den honetan, gure eskualdean ekintzailetzak duen garrantzia balorean ipini nahi dugu. Ekintzailetza enpresa berrien sorrera ikuspegitik, izugarrizko erronka da eta askotan egitasmo horren arrakasta edo arrakasta eza, ekintzailearen izaeratik haratago doazen aldagaien esku dago. Edozein kasutan eta inongo dudarik gabe, ekintzailetzak eskualdean aberastasuna sortzen laguntzen duela esan […]
2023-04-03

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2023-03-31

Iraurgi Berritzeneko Sare Kontseiluaren egitura berria abian

UE 22_27 hausnaketa estrategikoko zereginetako bati erantzunez, gaurkoan Iraurgi Berritzeneko Sare kontseilu berria eratuta geratu da. Lehendabiziko aldiz, kontseiluak Iraurgi Berritzeneko 7 arloen ordezkaritza izango du eta bertan enpresa, enplegua, ekintzailetza, hezkuntza, merkataritza, turismoa eta tokiko garapena egongo dira ordezkatuta. Ordezkari hauek, arlo bakoitzaren guneko ordezkari izango dira, eta ez norberaren erakundearena. Sare kontseiluak helburu […]
2023-03-30

Iraurgi Lantzenek akziodunen Ohiko Batzar Orokorra egingo du apirilaren 21ean

Apirilaren 21ean, ostirala, 09:00etan, Azkoitiko Intsausti Jauregian, Iraurgi Lantzen S.A.-ko Akziodunen Ohiko Batzar Orokorra izango da.  LAN ZERRENDA 2022ko gestio sozialaren eta Urteko Kontuen onarpen proposamena eta emaitzen aplikapena. Galde-eskeak. Aktaren onarpena, hala balegokio, edo bi parte-hartzaileen izendapena. Akziodunek Elkartetik, berehala eta doan eskura ditzakete ikuskaritza txostena eta onartu beharreko dokumentu guztiak. Deialdia
2023-03-29

Eskualdeko enpresak belaunaldien releboaren kudeaketa izan dute hizpide Innobasque-rekin lankidetzan

Gaur asteazkena, Martxoak 29, Iraurgi Berritzenek jardunaldi bat burutu du ondorengo gaiaren inguruan: Belaunaldien releboaren kudeaketa enpresan. Lan Mentoring ekimenaren aurkezpena. Lan saio hau, beren aktibitatearentzat kritikoak diren lanpostuetan belaunaldien arteko erreleboa arrakastaz jorratu nahi duten enpresetako gerente eta/edo pertsonen arduradunei zuzendu da. Bertan, Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin (Innobasque) lankidetzan sustatutako Lan Mentoring […]
2023-03-29

Azkoitia BHI eta Urola Ikastola BHI-ko ikasleekin aktibazio saioak Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren markoan

Elkarrekin eraikitzen
Eskualdeko eragileak eta ikastetxeetako ikasleak harremanetan jartzen dituen Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren baitan, Iraurgi Berritzeneko Hezkuntza Arloko teknikariak Azkoitia BHI eta Urola Ikastola BHI-ko intalazioetara gerturatu dira, prozesua hasi aurretik gazteak aktibatzeko helburuarekin.  Atzo, Urola Ikastola BHI-n izan den saioarekin, eskualdeko 5 ikastetxeetan sentsibilizazio dinamikak eginda geratu dira, proiektua martxan jarriz.
2023-03-29

Eskualdeko merkataritza modernizatzeko (Funts Teknologikoa) laguntzak abian

Diru-laguntza horien helburua, merkataritza-sektorearen eraldaketa digital eta jasangarriaren bidez, lehiakortasuna eta modernizazioa sustatu eta bultzatzea da. Horretarako, eduki teknologikoa, berritzailea eta jasangarria duten proiektuen garapena finantzatuko da. Proiektu horiek merkataritzako mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek aurkeztuko dituzte, banaka edo elkarteen bidez. Plan eta proiektuok merkataritza-jardueraren kudeaketan eta negozio-ereduan eragingo dute, enpresak kontsumo-ohitura berrietara, salmenta-modalitateetara, […]
2023-03-29

Izarraitz Lanbide Heziketak 2023-2024 ikasturtean eskainiko dituen ziklo eta espazioalizazio berrien aurkezpena egin du

Izarraitz Lanbide Heziketak bere formazio eskaintza zabaltzen jarraitzen du, lan-merkatuaren beharretara eta eskualdeko testuingurura egokitutako proposamen berriekin. Bide horretan, erdi mailako ziklo berri bat eskainiko du 2023-2024 ikasturtetik aurrera, “Zura Prozesatzeko eta Eraldatzeko Teknikaria”rena, hain zuzen. Azkoitian lehen aldiz emango den zikloa da, oraindik ez baita martxan jarri ez EAEn ez estatuan. Halaber, zibersegurtasunaren inguruan […]
2023-03-27

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia