Azkoitia BHI eta Urola Ikastola BHI-ko ikasleekin aktibazio saioak Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren markoan

2023-03-29
Elkarrekin eraikitzen

Eskualdeko eragileak eta ikastetxeetako ikasleak harremanetan jartzen dituen Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren baitan, Iraurgi Berritzeneko Hezkuntza Arloko teknikariak Azkoitia BHI eta Urola Ikastola BHI-ko intalazioetara gerturatu dira, prozesua hasi aurretik gazteak aktibatzeko helburuarekin.

 Atzo, Urola Ikastola BHI-n izan den saioarekin, eskualdeko 5 ikastetxeetan sentsibilizazio dinamikak eginda geratu dira, proiektua martxan jarriz.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia