Berriak
2025-11-28
IB SAREA: Lankidetzan Lehiakortasuna eta Berrikuntza Sustatzen
Tokiko Garapena
IB SAREA osatzen duten Urola Erdiko 7 eremu sozioekonomikoetako guneen ordezkariak bildu ginen atzo, IB SAREA Kontseiluaren lan bileran (Udalak, Industria, Hezkuntza, Enplegua, Ekintzailetza, Turismoa, eta Merkataritza) Espazio honek aukera ematen du eskualdeko garapen estrategikoa sustatzeko, eta eragile sozioekonomiko nagusien arteko elkarlana sendotzeko. Topagunean, UE 22-27 Urola Erdiko Plan Estrategikoaren exekuzioaren jarraipena egin da, eskualdeko […]
2025-11-24
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2025-11-20
Ikastetxeen bidelagun estrategien hedapenean
Hezkuntza
Urola Erdiko lau ikastetxe —Azkoitia BHI, Izarraizpe Ikastola Publikoa, Ikasberri Azpeitiko Ikastola eta Iraurgi Ikastetxea— dira Ikasiz Kapazitazio prozesuaren protagonistak. Bertan, 4 ikastetxeetako zuzendaritza taldeetako 17 pertsonek hartu dute parte. Ikastetxe bakoitzak bere behar eta errealitate konkretura egokitutako proiektu zehatz indibidualizatua landu du azken hilabetetan, Nerea Urcola-ren laguntzarekin. Zuzendaritza taldeetako kideak proiektu hauen markoan kapazitatu eta martxan dituzten proiektu estrategikoen […]
2025-11-20
Urola Erdiko industria enpresak eta Aldundia elkarlanean
Enpresa
Gaur, Azpeitian egin den topaketan, elkarrizketa eta lankidetza publiko-pribatua indartzeko aukera izan dute bi aldeek. Iraurgi Berritzenen Industria Arloaren testuinguruan, gaur ospatu da Urola Erdiko Industria Guneako ordezkarien urteko hirugarren eta azken lan-bilera, Azpeitiko Basazabal jauregian. Bertan izan dira eskualdeko 17 enpresa industrialetako ordezkariak, baita Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomiko eta Proiektu Estrategikoetako Diputatua, Unai […]
2025-11-17
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2025-11-14
Urola Erdiak urrats berria eman du talentu-estrategian enpresa eta erakundeekin elkarlanean
Enpresa
2025–2030eko ibilbide-orria adostu da, eskualdeko talentua erakartzeko eta mantentzeko estrategia bateratua sustatuz. Iraurgi Berritzen-etik urrats garrantzitsua eman da gure eskualdearen lehiakortasuna sendotzeko erronka partekatuan: “Urola Erdian Talentua Erakarri” proiektua abian jarri da. Urola Erdia nagusiki industria-izaerako eskualdea da, eta proiektu honen abiapuntua iaz eskualdeko 30 industria-enpresa baino gehiagorekin batera egindako Industria Enpleguaren Prospekzio Diagnostikoa izan da. Azterketak ondorio argia utzi zuen: datozen urteetan […]
2025-11-13
Urola Erdiko industriak bere ekarpena egin du Re-Think Industry Kongresuan
Enpresa
Donostiako Kursaalen egin den Re-Think Industry kongresuaren laugarren edizioak 650 profesional baino gehiago bildu ditu, Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainen arteko elkarlan eta berrikuntzarako foro nagusi bihurtuz. Jardunaldiak adimen artifiziala, nazioartekotzea, barne-ekintzailetza eta partaidetzazko kudeaketa-ereduak izan ditu ardatz, enpresen lehiakortasuna eta etorkizuneko erronkak aztertuz. Iraurgi Berritzeneko Industria Arloak ere parte hartu du topaketan, eta […]
2025-11-12
Trantsizio ekologikoaren aldeko urratsak eman dituzte Urola Erdiko enpresek
Enpresa
Iraurgi Berritzenek antolatutako hiru saio praktikoen bidez, itxiera eman zaie Trantsizio ekologikoaren erronkari aurre egiteko aurrera eraman diren saioei. Irailaren 24an, urriaren 15ean eta azaroaren 5ean egin dira hiru saio hauek energia trantsizioaren eta klima-aldaketaren arloko araudiak ezagutzeko, egokitzapen-ekintzak lantzeko eta jasangarritasuna hobetzeko tresna praktikoen berri izateko aukera eskaini diete bertan parte hartu duten eskualdeko […]
2025-11-12
Bezeroen portaerak eta kontsumo-ohiturak izan dituzte hizpide eskualdeko ekintzaileek XIII. Kafe Tertulian
Ekintzailetza
IE Team aholkularitzaren gidaritzapean, parte-hartzaileek gaur egungo kontsumo-joerak ezagutu eta beren negozioetan aplikatzeko estrategiak partekatu zituzten. KLINK Gunearen baitan, atzo azaroak 12, XIII. Kafe Tertulia ospatu zen Azkoitiko Intsausti Jauregian, ekintzaileentzako bereziki pentsatutako topaketa praktiko eta inspiratzailea. “Bezeroen portaerak eta kontsumo-ohiturak: nola egokitu gure negozioak” izenburupean, parte-hartzaileek gaur egungo kontsumo-joeren inguruan hausnartu eta beren negozioetan […]
2025-11-10