2022-12-13

Eskualdeko enpresak pertsona atzerritarren kontrataziorako oinarrizko legediaren inguruko ezagutza eta esperientziak elkartrukatuz

Gaur asteartea, Abenduak 13, Iraurgi Berritzenek aurtengo 7. lan saioa burutu du, online formatoan, ondorengo gaiaren inguruan: Pertsona atzerritarren kontratazioarako oinarrizko legedia. Lan saio honek Enpresa Gunearen -eskualdeko enpresa ordezkari desberdinak osatutako Gunea- baitan jasotako proposamenekin definitutako Ikasiz Programaren baitan du jatorria. Bere helburua, enpresaren alderdi desberdinen kudeaketan, ezagutzak eta esperientziak konpartitzea, eta  praktika onen sentsibilizazioa […]
2022-12-12

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2022-12-05

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2022-12-01

Eskualdeko enpresak Ekonomia Zirkularraren esparruan landutako proiektuaren ikaskuntzak eta lortutako emaitzak partekatzen

Gaur, Abenduak 2, “Urola Erdiko ETEetan Ekonomia Zirkularra bultzatuz” proiektuan parte hartu duten eskualdeko 6 enpresen arteko saio kolektiboa ospatu da Azpeitiko Basazabal Jauregian. Bertan parte hartu dute baita ere, proiektuaren garapenean bidelagun izan diren B+I Strategy-ko adituak, eta Ihobe-ko ordezkariak, proiektua finantzatu duen erakundea. Proiektu honi, martxoak 23an ospatu zen lan saioaren bitartez eman zitzaion […]
2022-12-01

Eraikilan: eraikuntzako enpresetara begira

Pasa den azaroaren 15ean eraikuntzako sektoreko enpresei bideratutako jardunaldia ospatu zen negozioen eskualdatzearen gaia ardatz hartuta, eta bertan, hainbat enpresek hartu zuten parte. Jardunaldian, PKF Attest-eko adituak izan ziren eta emandako mezuen artean, behin eta berriz, garaiz planifikatzeko beharra azpimarratu zuten. Sektoreko ordezkari Arotzgi (Gipuzkoako arotzen elkartea) eta Instagi (Gipuzkoako instalatzaile eta mantentzaileen elkartea) ere […]
2022-11-28

Elkar-Ekin Lanean, Urola Erdian gizarte bazterkeria edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratze eta laneratze proiektu estrategikoaren baitan, laneratzeko eraikuntza tailer teoriko-praktikoa martxan da

Gaur, Azaroak 28, eman zaio hasera, eskualdeko langabetuei zuzenduriko Laneratzeko prestakuntza – Eraikuntza tailerrari. 13 pertsona langabetuk hartuko dute parte, gaur hasi eta 2023ko maiatza arte, guztira 500 orduko iraupena izango duen prestakuntza teoriko-praktikoan. Prestakuntza hau, Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik lantzen ari den “Urola Erdian ElkarEkin Erginez III – UE3” proiektuaren baitan kokatzen da. Proiektu honen helburu […]
2022-11-28

KLINK GUNE: Eskualdeko ekintzaileek “Ekiten dugunean gure denbora nola kudeatu” gaiaren inguruan solasaldia izan dute

Pasa den asteazkenean, hilak 23, eskualdeko ekintzaileak kafe baten bueltan beraien denboraren kudeaketaren inguruan solasaldi bat izateko bildu ziren. Bakarrik ekiten denean, denbora kudeatzea misio zaila bilakatzen da, ekintzaile proiektua, familia, estresa, bukatzen ez diren zereginak… Kafe tertulian Maria Diez coach-ak, denbora hobeto kuadeatzeko gako eta erremintak erakutsi zituen eta ekintzaileek beraien denbora kudeatzerako orduan […]
2022-11-28

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2022-11-25

“Kudeaketa eta Antolaketa Ereduak” Hezkuntza Zentroetan. Ikasketa prozesu kolektiboa IB Hezkuntza markoan

Bailarako 5 ikastetxeetako zuzendaritza taldeak osatzen dituzten 17 pertsonak hartu dute parte sentsibilizazio eta kapazitazio prozesuan. Bertan, klabe orokorren inguruko hausnarketak egiteaz gain, bakoitzaren errealitate zein esperientziak ere partekatu dituzte. Akziora bideratutako ekintza zehatzen garapenean oinarritu da prozesua praktikotasuna eta eraginkortasuna helburu. Honetarako, 9 saio kolektiboen artean bakoitzaren errealitatera egokitutako asesoramentu indibidualak egin dira ikastetxe […]
2022-11-24

IB Sarearen XX.Topaketetan, Urola Erdiko hausnarketa hizpide

Lankidetzazko Gobernantzan oinarrituta, Elkarrekin Urola Erdia Eraldatzen 2022-2027 hausnarketa prozesuak sektore ezberdinetako hainbat eragile bildu ditu azken hilabeteetan. IB Sarearen XX. Topaketak ospatu dira gaur, azaroak 24, Loiolako Gogartetxean (Azpeitia). Bertan parte hartu dute azken hilabeteetan, Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentziak bultzatuta, eskualdea erakargarri bihurtzeko helburuz landu den hausnarketa estrategikoaren protagonista nagusiek, hau da, […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia