2022-11-18

Turismoaren erronkak Gipuzkoan Kongresua

Gipuzkoako Foru ALdundiko Turismo sailak antolatuta, Errenteriako Lekuona fabrikan “Turismoaren erronkak Gipuzkoan” izenburupean kongresu bat burutu da Azaroak 17an. Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomiko, Landa Garapen eta Turismoko Foru Diputatu Jabier Larrañagak zabaldutako kongresuan, Iraurgi Berritzen-eko Turismo koordinatzaileak, Jesus Mujikak, parte hartu du IgnaziotarLurraldea360 proiektua azaltzen, kongresuko Proiektu berritzaileak atalean.
2022-11-18

Bidelan programa: Eskualdeko langabetuak beren gaitasun pertsonal eta profesionalak landuz

Iraurgi Berritzeneko Enplegua Arlotik, Azaroaren 7tik 18ra Bidelan programa garatu da Azpeitiko Baigera aretoan. Bertan Urola Erdiko Eskualdeko 9 pertsonek hartu dute parte eta horietatik 7 emakume eta 2 gizon izan dira. Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egin dira partaide bakoitzak bere gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere […]
2022-11-17

Eskualdeko enpresak belaunaldien releboaren kudeaketa izan dute hizpide Innobasque-rekin lankidetzan

Gaur ostirala, Azaroak 18, Iraurgi Berritzenek lan saio bat burutu du, online formatoan, ondorengo gaiaren inguruan: Belaunaldien releboaren kudeaketa enpresan. Lan Mentoring ekimenaren aurkezpena. Lan saio hau, beren aktibitatearentzat kritikoak diren lanpostuetan belaunaldien arteko erreleboa arrakastaz jorratu nahi duten enpresetako gerente eta/edo pertsonen arduradunei zuzendu da. Bertan, Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin (Innobasque) […]
2022-11-17

Eskualdeko enpresak kontratazio energetikoaren inguruko alderdi ezberdinak ezagutzen

Iraurgi Berritzenek, Txekalde Aholkularitzarekin elkarlanean, eta pasa den ekainean abian jarri zuen UrolEner proiektuari jarraipena emanez, gaur, osteguna, azaroak 17, plangintzaren barnean sartzen den bigarren jardunaldia ospatu da Azpeitiko Basazabal jauregian. Gaurko saioan, proiektuan zehar energiaren baitan lantzea aurreikusten den gaietatik bigarrena aztertzeko aukera izan dute bertan parte hartu duten enpresetako ordezkariek, kontratazio energetikoa, hain […]
2022-11-16

Inaziotar Bideko jardunaldi turistikoak Manresan

Iraurgi Berritzen-eko Turismo arloko koordinatzaile den Jesus Mujika-k, Azaroak 15ean Manresan ospatu diren Turismo jardunaldietan parte hartu du. Konkretuki Inaziotar Bidearen garapen turistikoaren inguruan burutu den mahi inguruan parte hartu du Katalunia eta Euskadiko beste eragile batzuekin batera. Bertan Inaziotar Bideari buruz gure eskualdeko ikuspuntutik daukagun ikuspegia azaldu du beste ekarpen batzuen artean.
2022-11-16

Iraurgi Berritzeneko Ekintzailetza Arloa eta Izarraitz LH-ko ziklo desberdinekin lankidetzan beste aurrerapauso bat

Izarraitz Lanbide Heziketa – Goi Mailako administraritza zikloak eta Iraurgi Berritzeneko Ekintzailetza arloak elkarlanean hainbat egitasmo bultzatzen dituzte urtean zehar eta urte askotako harremana dute, baina oraingoan elkarlan eremu hau, plataforma anitzeko aplikazioen garapena eta gizarteratzeko ziklora zabaldu da. Goi mailako ziklo hauetan erronka bezala lantzen dute ideiatik enpresarako ibilbidea eta esparru honetan teknikarien ezagutza […]
2022-11-15

Iraurgi Berritzenek Garapen Agentzien Euskal Elkartearen XXX. Urteurreneko ekitaldian parte hartu du

Azaroaren 21ean, astelehena, Eibarko Koliseoan, Garapen Agentzien Euskal Elkartea den GARAPENek, bere XXX. urteurrena ospatu zuen. Bertan, agentzietako arduradun politiko eta teknikariak eta erakunde laguntzaileetako 100 arduradun inguru bildu ziren, horien artean zelarik Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziako zuzendaria. Ekitaldiaren hasiera Eibarko alkate Jon Iraolak egin zuen eta ospakizunean, elkarteko presidente Fernando […]
2022-11-14

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2022-11-10

Eskualdeko industria enpresa txikiak zibersegurtasuna bermatzeko jardunbide egokiak ezagutu dituzte

Eskualdeko hainbat industria enpresa txikitako arduradunek, gaur, Azpeitiko Basazabal Jauregian ospatu den lan saioan, “Industria enpresa txikietan zibersegurtasuna bermatzeko jardunbide egokien dekalogoa” izan dute hizpide. Bertan, partehartzileek, Gipuzkoako industria-inguruneko mehatxuen, eta enpresa txikietan hartzen ari diren neurrien inguruko azalpenak jaso dituzte ZIUR -Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa-ko adituen eskutik. Honetaz gain, epe laburrean, beren zibersegurtasun heldutasuna […]
2022-11-08

Langabezia egonkor ekonomiak duen ziurgabetasun egoeraren aurrean

Urola Erdian, 2022ko Urria amaieran lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren arabera 1.213 herritar zenbatu dira langabezia egoeran. Azken hilabeteetan arlo sozioekonomikoan bizi den ziurgabetasun egoeraren aurrean eskualdeko langabezia egonkor mantendu da eta iaz hilabete berean baino bi langabetu gehiago bakarrik zenbatu dira. Iraurgi Berritzenen estimazioen arabera, Urola Erdiko langabezia indizea Urria amaieran %7,6-an kokatu da, %5,9 […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia