Berriak
2022-12-01
Eskualdeko enpresak Ekonomia Zirkularraren esparruan landutako proiektuaren ikaskuntzak eta lortutako emaitzak partekatzen
Gaur, Abenduak 2, “Urola Erdiko ETEetan Ekonomia Zirkularra bultzatuz” proiektuan parte hartu duten eskualdeko 6 enpresen arteko saio kolektiboa ospatu da Azpeitiko Basazabal Jauregian. Bertan parte hartu dute baita ere, proiektuaren garapenean bidelagun izan diren B+I Strategy-ko adituak, eta Ihobe-ko ordezkariak, proiektua finantzatu duen erakundea. Proiektu honi, martxoak 23an ospatu zen lan saioaren bitartez eman zitzaion […]
2022-12-01
Eraikilan: eraikuntzako enpresetara begira
Pasa den azaroaren 15ean eraikuntzako sektoreko enpresei bideratutako jardunaldia ospatu zen negozioen eskualdatzearen gaia ardatz hartuta, eta bertan, hainbat enpresek hartu zuten parte. Jardunaldian, PKF Attest-eko adituak izan ziren eta emandako mezuen artean, behin eta berriz, garaiz planifikatzeko beharra azpimarratu zuten. Sektoreko ordezkari Arotzgi (Gipuzkoako arotzen elkartea) eta Instagi (Gipuzkoako instalatzaile eta mantentzaileen elkartea) ere […]
2022-11-28
Elkar-Ekin Lanean, Urola Erdian gizarte bazterkeria edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratze eta laneratze proiektu estrategikoaren baitan, laneratzeko eraikuntza tailer teoriko-praktikoa martxan da
Gaur, Azaroak 28, eman zaio hasera, eskualdeko langabetuei zuzenduriko Laneratzeko prestakuntza – Eraikuntza tailerrari. 13 pertsona langabetuk hartuko dute parte, gaur hasi eta 2023ko maiatza arte, guztira 500 orduko iraupena izango duen prestakuntza teoriko-praktikoan. Prestakuntza hau, Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik lantzen ari den “Urola Erdian ElkarEkin Erginez III – UE3” proiektuaren baitan kokatzen da. Proiektu honen helburu […]
2022-11-28
KLINK GUNE: Eskualdeko ekintzaileek “Ekiten dugunean gure denbora nola kudeatu” gaiaren inguruan solasaldia izan dute
Pasa den asteazkenean, hilak 23, eskualdeko ekintzaileak kafe baten bueltan beraien denboraren kudeaketaren inguruan solasaldi bat izateko bildu ziren. Bakarrik ekiten denean, denbora kudeatzea misio zaila bilakatzen da, ekintzaile proiektua, familia, estresa, bukatzen ez diren zereginak… Kafe tertulian Maria Diez coach-ak, denbora hobeto kuadeatzeko gako eta erremintak erakutsi zituen eta ekintzaileek beraien denbora kudeatzerako orduan […]
2022-11-28
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2022-11-25
“Kudeaketa eta Antolaketa Ereduak” Hezkuntza Zentroetan. Ikasketa prozesu kolektiboa IB Hezkuntza markoan
Bailarako 5 ikastetxeetako zuzendaritza taldeak osatzen dituzten 17 pertsonak hartu dute parte sentsibilizazio eta kapazitazio prozesuan. Bertan, klabe orokorren inguruko hausnarketak egiteaz gain, bakoitzaren errealitate zein esperientziak ere partekatu dituzte. Akziora bideratutako ekintza zehatzen garapenean oinarritu da prozesua praktikotasuna eta eraginkortasuna helburu. Honetarako, 9 saio kolektiboen artean bakoitzaren errealitatera egokitutako asesoramentu indibidualak egin dira ikastetxe […]
2022-11-24
IB Sarearen XX.Topaketetan, Urola Erdiko hausnarketa hizpide
Lankidetzazko Gobernantzan oinarrituta, Elkarrekin Urola Erdia Eraldatzen 2022-2027 hausnarketa prozesuak sektore ezberdinetako hainbat eragile bildu ditu azken hilabeteetan. IB Sarearen XX. Topaketak ospatu dira gaur, azaroak 24, Loiolako Gogartetxean (Azpeitia). Bertan parte hartu dute azken hilabeteetan, Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentziak bultzatuta, eskualdea erakargarri bihurtzeko helburuz landu den hausnarketa estrategikoaren protagonista nagusiek, hau da, […]
2022-11-23
Eskualdeko ikastetxeek ikasleengan Zientzia eta Teknologia gaitasunak eta bizipenak sustatzeko lan lerroak adostu dituzte
Azaroak 23, asteazkena, eskualdeko 5 ikastetxeetako irakasleak bildu dira “ZIMAT Urola Erdian” (Zientzia, Ingenieritza, Matematika, Artea eta Teknologia) proiektua planifikatu eta hobekuntzak adosteko. Proiektua, eskualdeko DBH eta Batxiler mailako ikasleengana bideratzen da eta proiektu ezberdinen garapenaren bidez, Zientzia eta Teknologia gaitasunak nahiz bizipenak sustatzea du xede. Era berean, eskualdeko irakasleei bestelako metodologiak aplikatu eta garatzeko […]
2022-11-22
Eskualdeko enpresetako IT Arduradunen Lan Taldearen lan saio berria “Cloud kudeaketa eta Autentifikazio-Faktore bikoitza” hizpide
ZIUR – Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa- rekin lankidetzan zibersegurtasun industrialaren inguruan eta eskualdeko IT profilei zuzenduta adostutako plangintzari dagokionez, gaur, Azaroak 22, Azpeitiko Basazabal Jauregian ospatu da lan saioa. Bertan bildu dira, eskualdeko hainbat industria enpresako Informazio eta Komunikazio teknologien (IKT) arduradunak. Gaurko saioa, “Cloud kudeaketa eta autentifikazio-faktore bikoitza zibersegurtasun arloan” izenburupean izan da. Partehartzaileek, […]
2022-11-21