2022-07-28

Bilakaera positiboan jarraitzen du Urola Erdiko lan merkatuak

Urola Erdian, 2022ko Ekaina amaieran 1.195 langabetu zenbatu dira eta azken hilabeteetako joera baikorrari jarraipena eman zaio. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren datuen arabera, 2022ko Ekainean iaz hilabete berean baina 83 langabetu gutxiago zenbatu dira eskualdean, %6,5 gutxiago. Era berean, Iraurgi Berritzenen estimazioen arabera, Urola Erdiko langabezia indizea Ekaina amaieran %7,5-ean kokatu da, %5,7 gizonezkoetan eta […]
2022-07-26

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2022-07-22

Irekita Hazilan programan izena emateko epea

Urola Erdia eskualdean, Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentzia da Hazilan programa garatzen duena, urtero 15 gazte 20-44 urte bitartekoak laneratzeko helburuarekin. Hazilanek metodologia berritzailea proposatzen du, ibilbide pertsonalizatu batean oinarritua, eta parte-hartzaileen ezaugarri pertsonaletara eta enpresek eskatutako proiektu profesionaletara egokitua. Proiektua zenbait baliabidetan oinarritzen da. Lehen fase batean, pertsonen aktibazioa bilatzen da, eta jarraian, […]
2022-07-22

Urola Erdiko garapen sozioekonomikorako bide orria zehaztu da

Eskualdeko 76 eragilek parte hartu dute Iraurgi Berritzenek garatutako “Elkarrekin Urola Erdia Eraldatzen 2021-2027” hausnarketa estrategikoan. Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentziak hausnarketa estrategikoa bultzatu du eskualdeko sozioekonomia alorreko eragileekin elkarlanean azken hilabeteetan. Eskualdeak aurrera begira dituen erronka nagusiak identifikatu eta eragile sozioekonomiko desberdinek lankidetzen garatuko dituzten lan lerroak lehenetsi nahi izan dira […]
2022-07-21

Hezkuntza Gunea: 2021/22 ikasturtea zenbakitan

Iraurgi Berritzenek artikulatzen duen eragile sarearen baitan egituratzen den hezkuntza guneak 2021/22 ikasturtean landu dituen lan lerro eta proiektuen bilduma egin du ondorengo ikusentzunezkoan. Bertan, landu diren lan lerro eta proiektuen nondik norakoak jasotzen dira. Hezkuntza Gunea, DBH eta Batxilergoko eskaintza duten eskualdeko bost ikastetxeetako zuzendariek osatzen dute. Baina zein da espazio honen helburua? Elkarrekin […]
2022-07-21

IB Sarea Kontseiluko ordezkariek martxan diren lankidetza proiektuak partekatu dituzte

Gaur, Uztailak 20 bildu da IB Sarearen Kudeaketa Kontseilua, enpresa, hezkuntza, enplegu eta udalen elkarlan guneen ordezkariek osatua. Gaur egun kontseilua osatzen duten kontseilukideak hauek dira: Hezkuntza Gunearen aldetik, Aitor Cordoba, Iraurgi Ikastetxeko zuzendaria eta Eduardo Sudupe, Izarraitz Lanbide Heziketaren zuzendaria; Enpresa Gunea, Cruz Alberdi (Sidenor) eta Karlos Korta (Berritek); udalen ordezkariak, Mari Jose Arregi […]
2022-07-18

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak Eskualdeko eskaintza
2022-07-18

Ekintzaile, autonomo eta enpresa txikiek TicketBAIra egokitutako FakturaBAI programa erabiltzeko formakuntza jaso dute

FakturaBAI Gipuzkoako Foru Aldundiak TicketBAI sistemaren baldintzak betetzen dituzten fakturak jaulkitzeko, Gipuzkoako pertsona eta erakundeen eskura jarri duen web aplikazioa da. Ikastaroan web aplikazioaren erabilpena ikusi da eta partehartzaileek modu praktiko batean TicketBAI sistemaren baldintzak betetzen dituzten fakturak nola emititu ikasi dute. Bigarren saioa izan da aurten gaiaren inguruan antolatu dena, izan ere, pixkanaka enpresek […]
2022-07-15

Begoña Beobide, Iraurgi Berritzeneneko zuzendariak, “Berrikuntza irekia, lehiakortasun-dimentsioa lortzeko palanka gisa” mahai inguruan parte hartu du EHUko ikastaroetan

Gaur ospatu da EHUren Udako Ikastaroen baitan “Euskadiren etorkizuna ikerketaren eta berrikuntzaren ikuspegitik eraikitzen” ikastaroa. Ikastaro honen helburua 2030erako ZTBPren (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plan Berria) edukiak gizarteratzea eta zabaltzea da, herritarrengana hurbilduz, eztabaidarako ponentziak eta mahai-inguruak garatuz, haren zutabe estrategikoen inguruan: Bikaintasun zientifikoa Lidergo teknologiko industriala Berrikuntza irekia Eta elementu nagusi gisa, Talentua Lau […]
2022-07-14

IB Sareko Pertsona Arduradunen Lan Taldea “Konpetentzien kudeaketa”-n dituzten esperientziak partekatu eta elkarrekiko konfiantza harremanak sendotzen

Gaur, Uztailak 13, eskualdeko enpresetako Pertsonen Arduradunen Lan Taldea bildu da Azkoitiko Intsausti Jauregian. Bertan, DOMUSA-k konpetentzien kudeaketa ikuspegitik duen esperientzia gertutik ezagutzeko aukera izan dute guztiek, SIDENOR-ek prozesuaren sistematikarako dituen erraminta desberdinekin batera. Ondoren hausnarketa eta eztabaidarako dinamika landu da OPE-ren eskutik. Bertan, aurrez jasotako esperientzien, eta bakoitzak izan ditzakeen erronka eta zailtasunen inguruan […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia