Berriak
2022-03-11
TicketBai-ra egokitzen
Eskualdeko enpresa, autonomo eta ekintzaileek TicketBairen inguruko formakuntza jaso dute Spriren Implantalariak programaren baitan. Formakuntza, bereziki zuzendua zegoen beraien jardueragatik, urtean zehar emititzen duten faktura kopurua mugatua duten enpresentzat. Gipuzkoako Foru Aldundiak, perfil honetako enpresentzat, dohako software bat garatu du, FakturaBai. Honek oso modu sinple eta errazean ahalbideratuko die ogasunarekiko duten betebeharrari erantzutea. Formakuntza hau, […]
2022-03-10
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2022-03-09
Hezkuntza-zentroen Kudeaketa eta Antolaketa Ereduak lanketa gai ikastetxeetako zuzendaritza taldeekin
Azken hiru asteetan, IKASIZ markoaren baitan, Ikastetxeetako kudeaketa eta antolaketa ereduen inguruko saioak ospatu dira eskualdeko ikastetxeetako (Urola BHI, Ikasberri, Iraurgi, Azkoitia BHI, Floreaga) zuzendaritza taldeekin. Saio hauen bitartez, norbere errealitate propioan oinarrituz eta baliagarri izango zaizkien ekintzetan fokua jarriz, barne-hausnarketa egiteko aukera izan dute ikastetxeek. Aipatutako dinamikak honako lan saiotan bideratu dira: Lehenengo lan […]
2022-03-08
Acelera Pyme - Kit Digitala. Enpresa txikientzako digitalizaziorako soluzioak
Zer da KIT DIGITAL programa? Programa honen helburua merkatuan eskuragarri dauden irtenbide digitalak ezartzeko diru-laguntzak ematea da, heldutasun digitalaren mailan aurrerapen nabarmena lortzeko. Irtenbide digitalen kategoriak: Webgunea eta Interneteko presentzia, Merkataritza Elektronikoa, Sare Sozialen Kudeaketa, Bezeroen Kudeaketa, Business Intelligence eta Analitika, Prozesuen Kudeaketa, Faktura Elektronikoa, Bulego Birtualeko Zerbitzu eta Tresnak, Komunikazio Seguruak eta Zibersegurtasuna. Nola […]
2022-03-04
Merkataritza Mahai Teknikoa; 2022ko lan lerroak
Eskualdeko merkatari elkarteek, (Herrixen, Bertan eta Zestoan) 2022ri begira, 3 lan lerro lehenetsi dituzte elkarlanean aritzeko: Eskualdatzearen gaia, kontsumitzaileen sentsibilizazioa eta banaketa zerbitzuaren inguruko azterketa eta egokitzea. Egun merkataritza bizitzen ari den eraldaketa digital eta sozialaren ondorioz, eskaintzen diren zerbitzuak behin eta berriz egokitu beharra dago, eta identifikatutako aukeren artean, etxez etxeko banaketa zerbitzua ageri […]
2022-03-02
Turismo sektoreko enpresen bisita
HUB Gipuzkoa Turismoak antolatuta, lurraldeko turismo sektoreko 40 profesionalen (bidai agenziak, gida turistikoak, eta hoteletako ordezkariak) bisita jaso zen pasa den Otsailak 24an. Profesional hauen helburua Loiolaren inguruan turismo kulturalaren ikuspegitik Iraurgi Berritzen lantzen ari den proiektuen berri zuzenean jasotzea izan zen. Turismo arloko koordinatzaile den Jesus Mujikak egin zien harrera, eta digitalizazioaren arloan garatzen […]
2022-03-02
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2022-02-25
Salmentaren erronkak; planifikazioa eta alderdi emozionala
Otsaileko 3 asteetan zehar, eskualdeko hainbat ekintzaile eta enpresa txiki, salmentaren elementu gakoetaz aritu dira. Jaso dituzten ikasketa eta mezuen artean, planifikazio komertzialak duen garrantziaz aritu dira eta salmentak duen alderdi emozionalaz. Partehartzaileek aukera izan dute beraien esperientziak eta salmenta teknikak kontrastatzeko eta hobekuntza aukerak identifikatzeko, eta solasaldi interesgarriak sortu dira. Bidelagun, Grupo Bentas-eko, Vicente […]
2022-02-24
ZIUR eta eskualdeko IKT Arduradunekin erabiltzaileen kontzientziazioa zibersegurtasunaren eremuan hizpide
ZIUR – Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa– rekin lankidetzan zibersegurtasun industrialaren inguruan adostutako lan saioen plangintzarekin jarraituz, aurtengo bigarren jardunaldia ospatu da Otsailak 24 ostegunean, Azpeitiko Basazabal jauregian. Bertan bildu dira, eskualdeko hainbat industria enpresako Informazio eta Komunikazio teknologien (IKT) arduradunak. Lan saioan, “erabiltzaileen kontzientziazioa zibersegurtasunaren eremuan” izan dute hizpide, “Phishing” -aren aurrean erabiltzaileen kontzientziaziorako estrategiak eta […]
2022-02-24