2021-07-02

Zaurgarritsun egoeran dauden pertsonei zuzendutako harrera prozesua martxan

Urolanekin Sarea Urola Erdian zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak laneratze eta gizarteratzea helburua duen proiektua da. Eskualdeko laneratze eta gizarteratzeko eragileen arteko sarea sortu zen 2019an, bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonei, laneratzeko ibilbide eta zerbitzu eraginkorrak eskaintzeko elkarlana eta koordinazioa sustatuz. Ordundanik, hainbat proiektu garatu dira, eta horren baitan harrera prozesu egoki eta eraginkor bat […]
2021-07-02

“UE3 ElkarEkinez Lanean” proiektuaren baitan, IB eta Sartuko teknikariak Sidenor enpresan izan dira bisitan

Proiektu honen helburua langabezian eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen laneratzea bultzatzea da. Hau lortzeko Iraurgi Berritzen eta Zabaltzen Sartu Elkarteko teknikariak Sidenor enpresara joan dira enpresaren jarduera eta postuak bertatik bertara ezagutzeko. Azken finean, bisita honen xedea zailtasun egoeran dauden pertsonek bete ditzaketen postuak ezagutu eta aztertzea izan da. Bai IB eta baita Sartuko teknikarien […]
2021-07-02

145 ekintzailek hartu dute parte 2016an ekin zitzaion Lanzituz programan

2016 urte bukaeran eman zion hasiera Lanzituz enpleguko programak, bere helburu nagusia ekintzailetza sozialaren bitartez langabeak lan munduratzea zelarik, batez ere sozietate laboralen sorkuntza indartuz. Programak bi ekintza hartzen ditu bere baitan, ekintzaileek berauen ideia/proiektuak lantzeko ikastaroa eta taldean ekiten duten pertsonentzako aholkularitza zerbitzua egitasmoa sortu bitartean eta ondorengo 6 hilabeteetan zehar. Ekainean ikastaroen 14. […]
2021-07-02

Urola Erdiko Enplegagarritasunaren aldeko proiektuaren esperientzia EHUko Uda Ikastaroetan aurkeztu du Iraurgi Berritzen-ek

Pasa den uztailak 1ean, Euskal Herriko Unibertsitateak Uda Ikastaroetan antolatutako “Enplegagarritasuna eta lankidetzazko gobernantza” ikastaroan hartu du parte Iraurgi Berritzenek. Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020-2023 bitarteko bazterketa-egoeran eta/edo arriskuan dauden pertsonentzako integratzailea eta kalitatezkoa den Enplegu Estrategiak definitzen duen bezala, lau zutabetan oinarritu beharko luke enplegu-estrategia batek: pertsonak, enpresak, lurraldea eta sektoreak. Beraz, lurralde batek ikuspegi […]
2021-06-30

5 ikastetxeetako 200 ikasle inguru zientzia nahiz teknologia proiektuak lantzen

“ZTIM Urola Erdian 2020/21” ekimenak Iraurgi Berritzenek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta eskualdeko 5 ikastetxeetako irakasleekin lankidetzan garatu da. 2020/21 ikasturtean, eskualdeko 5 ikastetxe, 10 irakasle, arlo ezberdinetako 8 profesional eta DBH eta Batxiler mailako 250 ikasle inguruk hartu dute parte prozesuan zehar. Ekimena, 2016/17 ikasturtean jarri zen abian eta bere helburu […]
2021-06-29

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2021-06-28

Eskualdeko merkatari eta negozio txikiak digitalizazioaren erronka gainditze bidean

UEskuartzen egitasmoaren baitan, eskualdeko merkatari eta negozio txikiek egungo egoeraren aurrean duten erronketako bat, digitalizazioa izanik, otsailean hasiera eman zitzaion 5 tailerreko kapazitazio ziklo bati. Azken tailerra, ekainaren 24an amaitu da. Esan daiteke, tailer guztiak izan direla interesgarriak eta lehendabiziko tailerreko ikuspegi orokorretik hasi eta erabilera askoko erreminta eta aplikazioak ikusi eta erabili dira. Partehartzaileak […]
2021-06-23

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2021-06-22

Iraurgi Berritzenek, GFA eta eskualdetako beste Garapen Agentziekin elkarlanean lankidetza hitzarmena sinatu du Gobernantza Irekia eta Lankidetzazkoa bultzatzeko helburuz

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta eskualdetako hamaika Garapen Agentziek, horien artean Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia, Iraurgi Berritzen, duela 12 urtetik duten lankidetza-hitzarmena berritu dute gaur. Akordio hau Etorkizuna Eraikizen parte den Lurralde Garapenerako Laborategiaren sostengu nagusia da. Laborategi horren bidez, Etorkizuna Eraikizek sustatzen duen gobernantza irekiaren eta lankidetzakoaren eredua lurralde osora zabaltzeko lan egiten […]
2021-06-20

Bailarako 5 ikastetxeetako Orientatzaileak elkarrekin ikasturtearen balorazioa egin eta datorrenerako aukera berriak aztertu dituzte

Proiektuaren helburua ikastetxe bakoitzaren urteko orientazio-plana indartzeko aukera ematen duten ikuspegietan elkarrekin lan egitea da. 5 ikastetxeetako 5 orientatzaileek osatzen dute lan taldea Iraurgi Berritzen-eko teknikariekin batera. Lan ildoaren helburu zehatzak zehatzak: Ikastetxeek abian dituzten orientazio-planei baliabide berriak eskaintzea, sor daitezkeen beharren arabera erabili ahal izateko. Eskualdeko errealitate sozioekonomikoa ezagutaraztea, ikasleek ahalik eta informazio gehien […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia