2021-03-08

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2021-03-05

Iraurgi Berritzenek eskualdeko enpresekin duen harreman eredua elkarbanatuz eskualdez kanpoko enpresekin

Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak, eskualdeko enpresekin duen esperientzia azaltzeko aukera izan du ENPRESARE enpresa arteko sarearen markoan “Enpresa arteko elkarlan aukerak” gaiaren inguruan. Agentziak bailarako enpresekin duen harreman eredua azaldu eta honek, hainbat elkarlan proiekturen garapena ahalbideratzeko sortzen dituen baldintzen inguruan ikuspegiak partekatzeko aukera paregabea.
2021-03-04

“Nola garatu enpresaren talentu marka erakargarria?” izan dute hizpide enpresek Ikasiz Programan ospatu den lehen jardunaldian

Enpresa Guneak identifikatutako proposamenei erantzunez, Ikasiz Programaren lehen jardunaldiari eman zaio hasiera martxoak 3an, enpresen talentu marka garatzeko dauden ezagutza, aukera eta esperientziak konpartituz. Bertan eskualdeko, 10 enpresetako 12 ordezkarik hartu dute parte: Domusa Coop, Sarralle Group, Ukabi, Elkarmedia, Lan Mobel, Biele, Sidenor, Astigarraga Kit line, Talleres Arrieta, eta IBko lan taldea. Jardunaldian Mondragon Unibertsitateko […]
2021-03-03

Zibersegurtasunari buruzko bigarren saioa: Ikasiz 4.0

14 enpresak parte hartu dute, Iraurgi Berritzen-ek, ZIURrekin lankidetzan Martxoak 3an antolatutako bigarren Zibersegurtasun Gosariak: Ikasiz 4.0ean bertan jorratu diren gaiak hauek izanik: Zibersegurtasun industrialeko mitoak. Industriako Mehatxuak. Zibersegurtasun funtzioaren gida. Nola lerrokatu enpresa-estrategia zibersegurtasunarekin. Kontraneurriak, nondik hasiko naiz? Parte hartu duten enpresek oso positibotzat jo dute zibersegurtasunera bideratutako horrelako saioak egitea, enpresa txiki eta […]
2021-03-03

Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen alde gizarteratze eta laneratzeko proiektuaren balorazio positiboa

Amaitu berri da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ElkarEkin Estrategiaren markoan diruz lagundutakoa izan den “Urola Erdian ElkarEkin Eraginez-UE3” proiektua. Proiektu honen helburua, gaur egun eskualdean arrisku eta gizarte bazterkeria egoerak bizi dituzten pertsona helduentzat, zerbitzu sare integratua osatu eta gizarteratze-laneratzeko prestakuntza eta enplegu prozesu berriak eta eraginkorrak garatzea izan da, inklusio eragileen lankidetzaren bidez. Proiektuaren atal […]
2021-03-03

Ekintzaile eta negozio txikiak hasi dira digitalizazioaren erronkari aurre egiteko prestatzen

Otsailak 25ean eman genion hasiera ekainera arte iraungo duten digitalizazioaren inguruko tailerrei. Kapazitazio saioek, ekintzaile, merkatari eta zerbitzutako negozio txikiak digitalizazioaren erronkari aurre egiteko prestatzea dute helburu. Programa UEskuartzen eta KLINK ekimenetatik sortu da. UEskuartzenek negozio txikien digitalizazioa sustatzea du bere helburuetako bat eta KLINK egitasmoak berriz, eskualdeko ekintzaileak baliabidez hornitzea. Dagoenekoz, ekainera arteko saio […]
2021-03-02

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2021-03-02

“Lan taldeen kudeaketa emozionala” lanketa gai, bailarako 5 ikastetxetako zuzendaritzak IKASIZ lan markoan

IKASIZ markoan ospatzen den lehen dinamika izan da hau eta 5 ikastetxeek IB Hezkuntza eremuan lehenetsitako beharren inguruan jartzea fokoa da helburua. Sentsibilizaziora eta kapazitaziora bideratutako espazioa, baita elkarren esperientziak partekatzera ere. Dinamika polita izan da egungo egunerokoan izaten ari diren bizipenen inguruko hausnarketak partekatzeko. 2 saio kolektibo izan dituzte esperimentaziora bideratutako banakako hausnarketekin elikatuta. […]
2021-02-27

Urola Erdiko Udalak eta Enpresa Gunea elkarlanean egoera sozioekonomikoaren hizpide

Iraurgi Berritzen-en gobernantza ereduaren markoan sustatzen den elkarlan publiko pribatuaren ildotik, otsailak 25ean bildu da Urola Erdiko Enpresa Gunea– Eskualdeko enpresa industrialen ordezkarien Gunea- Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako udal ordezkariekin eskualdearen egoera sozioekonomikoaren jarraipena egiteko. Bertan sektore desberdinen joera, langabeziaren eta ABEEE-en bilakaera aztertu da, eta enpresak 2021rako dituzten aurreikuspenak. Ildo honetan, kontutan izanda bizi […]
2021-02-26

Negozio ideia bat duzu eta ez dakizu nondik hasi? IDEIATIK ENPRESARA zure proiektua aztertzen laguntuko dizun tailerraren 14. Edizioan izen emateko epea zabalik da

Prestakuntza, buruan ideia edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago. Bertan, ekintzaileak negozio bat irekitzerako garaian eman behar diren pausuak ezagutzeaz gain, enpresa kudeatzeko nozioak bereganatuko ditu. Izen emate epea zabalik da, formakuntza martxo-apiril bitartean hastea aurreikusten da. Izen emateko edota informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 688 601 […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia