2019-07-29

Loiolako turismo bulegoak udako ordutegia izango du uztailean eta abuztuan

Loiolako turismo bulegoak uztailean eta abuztuan ordutegi berezia izango du. Uztailak 1ean jarri zuten martxan ordutegi berria, eta abuztuaren 31ra arte, astelehenetik igandera egongo da irekita turismo bulegoa; goizean, 10:00etatik 14:00etara irekiko dute, eta arratsaldean, 15:00etatik 19:00etara.
2019-07-23

Hazilan Programako 4. Edizioaren 1. Aktibatu Fasea amaitu da

Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, ekainaren 27an jarri zen martxan Hazilan programaren 4. edizioa 10 partehartzailerekin. Horietatik, birek lana topatu dute bitarte honetan. Hazilan programa fase ezberdinetan garatzen da. Ekainetik hona “Aktibatu” deritzana gauzatu dute eta orain eskualdeko enpresetan 200 orduko lan-praktikak egiten hastea tokatzen zaie. Iazko Hazilan proiektuan parte hartu zuten 17 partehartzaileetatik, 14 lanean daude. […]
2019-07-17

“BEZEROA estrategiaren ardatz” sentsibilizazio bilera IB Sare-ko enpresen artean

Uztailak 16 elkartu dira IB Sareko hainbat enpresa ordezkari “BEZEROAK” izenpean, Intxausti Jauregian, IKASEKIN proeiktuaren markoan kokatzen den sentsibilizazio bileran. Lan bileraren helburua, enpresa ordezkariak gaitasun konkretuen inguruan sentsibilizatzen joatea da. Bezeroen kudeaketa prozesu nahiz merkaturako pozizionamentu ikuspegitik aspektu klabeen inguruan input-ak jaso, esperientziak elkarbanatu, eztabaidatu eta bakoitzaren errealitatetik hausnartuz. Sareko enpresen artean konfidantzazko harremanak […]
2019-07-16

Urola Erdiko ETEek erabilgarri dute jadanik Hazinnova ekimen berria, Iraurgi Berritzenen eskutik berritzen has daitezen

Urola Erdiko 100 ETEk (6-99 langile bitartean dituzten enpresei eta aurretik berrikuntza-jarduerarik egin ez dutenei) erabilgarri dute dagoeneko Iraurgi Berritzenen eskutik Hazinnova zerbitzu berria. SPRI Taldeak eta Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziak joan den martxoan abiarazitako ekimen horrek 30 bat proiektu inguru jarriko ditu martxan Urola Erdiko enpresa parte-hartzaileen berrikuntza- eta lehiakortasun-indizeak hobetzeko. EAE guztian, 500 proiektu […]
2019-07-13

IBko Kudeaketa Kontseilu berria bildu da

IB Sarearen Kudeaketa Kontseilua bildu da Uztailak 11 Azkoitiko Intxausti Jauregian. Urola Erdiko Udal ordezkariek eta Enpresa, Hezkuntza, eta Enplegu eragileek hartu dute bertan parte. Eskualdeko udaletan legegintzaldi berri bati hasiera eman ostean, kide berriak batu dira ohiko egiturara. Era berean, lehenbiziko aldiz, kontseilura enplegu eragileen ordezkaritza batu da.Kontseiluaren helburu nagusia eskualdeko eragile ezberdinen arteko […]
2019-07-10

Kafe Tertulia: Nola hobetu dut komunikazioa nire enpresan

Ekintzaileek martxoan eginiko eskaerari erantzunez, Uztailaren 3an, marketing eta komunikazio gaiaren inguruan, eta prestakuntzari amaiera emanez, kafe tertulia ospatu genuen. Bertan partehartzaileek, prestakuntzan jasotako kontzeptu eta eginiko saiakerak partekatu zituzten. Solasaldia emankorra izan zen eta partehartzaile bakoitzak bere erabilerarako gomendio eta esperientiza interesgarriak jaso zituen. Kafe tertulien xedea esperientziak partekatzea eta elkarlanerako sarea sortzen joatea […]
2019-07-04

Merkatariak Berrikuntzaren aldeko apostua egiteko prest

Uztailaren 2an, eskualdeko merkatariak hitzordua izan zuten Basazabalen, Gipuzkoako Bazkundeak garatzen dituen berrikuntza diagnostikoa ezagutzeko, Dendartean, Bertan, Herrixen, Zestoan eta Iraurgi Berritzenen lankidetzari esker. Bertan, Berrikuntza Diagnostikoaren erreminta aurkeztu zen. Diagnostiko honek, dendaren arlo estrategiko, teknologiko eta kudeaketari dagokiona aztertzen ditu helburu bakar batekin, dendaren kudeaketa optimizatzea. Azterketa honetatik, denda bakoitzak txosten bat lortuko du […]
2019-07-03

Agenda 21 Programaren baitan ekintza ezberdinak egin dira merkataritzaren sentsiblizaziorako

2018-2019 ikasturtean, eskualdeko ikastetxeek, ekoizpen eta kontsumo iraunkorraren gaia landu dute. Gaia, maila eta eragile sozioekonomiko desberdinekin elkarlanean landu da. Maila batzuetan kontsumitzaileok, ditugun kontsumo ohiturak aztertu dira, beste batzuetan dendariekin aritu dira, erosketa ohiturak aztertzeko eta nola erosten eta aukeratzen diren hornitzaileak jakiteko. Aldiz, beste maila batzuetan, eskualdeko enpresa sarea aztertu da, eta beraren […]
2019-07-03

Fam Press Irish Independent

Ekainak 29an, Irish Independent Irlandar Errepublikako egunkarirako lan egiten duen Connor Power kazetaria gurean izan zen, egunkari horrek kaleratzen duen astekarian argitaratu nahi duen erreportai turistiko batetarako informazioa bildu eta zuzeneko ezagutza jasotzen. Loiolako Santutegia eta Azpeiti eta Azkoitiko ondare historiko artistikoari buruzko informazioa jasotzen ibili da.Sustapen ekintza hau Iraurgi Berritzen eta Basquetour Turismoaren Euskal […]
2019-06-28

Enpresa Gunearen Topagunea: Enpresak elkarrekin proiektu berriak sustatzen

Pasa den ekainak 28an, Urola Erdiko Enpresa Gunearen Topagunea ospatu da, eskualdeko enpresekin garatzen ari diren proiektuen jarraipena egin eta egitasmo berriak proposatzeko. Datozen hilabeteetan, eskualdeko enpresei zuzenduriko hainbat proiektu bideratuko dira IB Enpresa Arlotik: Sensibilizazio eta esperientziak konpartitzeko jardunaldiak hainbat gairen inguruan (enpresen eraldaketa eta estrategia digitala, ziberseguritatea, genero berdintasunaren sustapena). Joera teknologiko desberdinen […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia