Kafe Tertulia: Nola hobetu dut komunikazioa nire enpresan

2019-07-10

Ekintzaileek martxoan eginiko eskaerari erantzunez, Uztailaren 3an, marketing eta komunikazio gaiaren inguruan, eta prestakuntzari amaiera emanez, kafe tertulia ospatu genuen.

Bertan partehartzaileek, prestakuntzan jasotako kontzeptu eta eginiko saiakerak partekatu zituzten. Solasaldia emankorra izan zen eta partehartzaile bakoitzak bere erabilerarako gomendio eta esperientiza interesgarriak jaso zituen.

Kafe tertulien xedea esperientziak partekatzea eta elkarlanerako sarea sortzen joatea da. Partehartzaileak, ekintzailetza zerbitzuko erabiltzaileak izan ohi dira eta oso balorazio positiboa egiten dute izaten dituzten momentu hauena.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia