2019-05-08

Enpresekin proiektu berriak garatzeko eskaerak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren sustapen ekonomikoa eskualde ikuspuntuaren ekarpenaren bidez bultzatzeko programaren baitan, bost proiektu berri aurkeztuko dira Iraurgi Berritzenen eskutik. Programa honen helburu nagusia eskualde arloko estrategiak, gaitasunak eta dinamikak lankidetzan sustatzea da eta horrela, sustapen ekonomikoaren bidez, lurralde, gizarte, ekonomia eta ingurumenari lotuta kohesio handiago bat eratzen laguntzea. Hiru lan ildo nagusietan kokatzen dira […]
2019-05-07

Gipuzkoako Gobernantza Ereduaren Lanketan parte hartzea

Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko Berrikuntza eta Garapen Agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren baitan sustatutako, Eskualde Gobernantzen Lanketa prozesuan parte hartzen hasi da pasa den apirilak 30ean Gipuzkoako beste eskualdeekin batera. Proiektua hain zuzen Lurralde Garapeneko Laborategian lantzen ari da Orkestraren eskutik. Prozesuaren helburu nagusia, 2020 urterako Gipuzkoan gobernantza eredua eskualde mailako artikulazio batekin […]
2019-05-07

Hasi da “Harakintza eta Haragikien elaborazioa” izeneko prestakuntza-ziurtagiria lortzeko ikastaroa

Pasa den apirilaren 17an eman zitzaion hasiera ikastaroari eta 5 hilabeteko iraupena izango du. URKAIKO baserritarren kooperatibak Zestoan duen egoitza nagusian du kokalekua eta guztira, 14 dira partehartzaileak, hautetatik 7 eskualdekoak dira, 5 Azpeitiarrak eta 2 Azkoitiarrak. Urrian 2an amaituko da eta partaideek “Harakintza eta Haragikien elaborazioa” izeneko prestakuntza-ziurtagiria eskuratuko dute. HAZIren eskutik, Lanbide-Euskal Enplegu […]
2019-05-06

1504 turista hartatu dira Eskualdeko Turismo Bulegoan Aste Santuko opor sasoian

Turista independientea edo bere kabuz bitartekaritzarik gabe etorri den turista gaileindu da opor sasoi honetan ohikoa denez, guztira 904 izan direlarik. Taldeko bidai antolatuan etorri direnak aldiz 600 izan dira. Aurreko urteetako tendentziarekin jarraituz, txangozaleak (Euskal Herrian jatorria dutenak) eta Espainiar turistak (Aste Santuak Euskal Herriko txoko desberdinak bisItatzeko aprobetxatzen dutenak) izan dira gehien, baina […]
2019-05-01

Bailaran Orientazio aukerak indartzen

Pasa den Apirilak 5ean bildu ziren bailarako 5 ikastetxeetako orientatzaileak Izarraitz Lanbide Heziketaren egoitzan IB Hezkuntza markoan. Eskuartean dituzten proiektuen inguruan eztabaidatu eta aurrera begira eman beharreko pausoak adostu zituzten bertan. Ondoren, elkarren arteko harremanak estutu asmoz, Izarraitz Lanbide Heziketaren estrategia, erronka eta harreman aukerak ezagutzeko aukera ere izan zuten instalazioetara bisita bat eginez. Beharrezkoa […]
2019-04-11

Etorkizuneko ekintzaileak sentsibilizatzen

Azken urteetan ohitura bilakatu den moduan, Izarraitz Lanbide Heziketa zentroak eta Iraurgi Berritzenek ekintzailetzaren inguruko sentsibilizazio saioak antolatzen dituzte beraien ikasleei zuzenduak. Izarraitz Lanbide Heziketak, Urrats Bat programaren baitan, errekurtso materialak zentroko ikasle, ikasle ohi eta bertan formakuntzetan parte hartzen duten ikasleei eskuragarri ipintzen dizkie eta Iraurgi Berritzenek aldiz bere ezagutza eta esperientzia partekatzen ditu. […]
2019-04-05

IB Kontseiluan bailarako gazteen talentua erakartzeko proiektu berria onartu da

IB Sarearen Kontseilua bildu da apirilak 4ean Azkoitian. Urola Erdiko Enpresa, Hezkuntza eta Udal ordezkariek osatzen dute Kontseilua. Kontseiluaren helburu nagusietako bat, eskualdeko eragile arteko elkarlana bultzatzea da egitasmo konkretuen bitartez.Azken Kontseiluan, gune bakoitzaren berri eman eta eragileek elkarlanean abian dituzten proiektuen jarraipena eta azterketa egin da proiektu berrien proposamena eginez. Besteak beste, enpresek eskualdeko […]
2019-04-03

Bailarako 12 enpresek bisitatu dute TECNICUR enpresa bere esperientzia ezagutzeko

Pasa den Martxoak 28, TECNICUR enpresaren esperientzia ezagutzeko aukera izan zuten IB Sareko hainbat enpresek IKASIZ proiektuaren markoan. Proiektu honek, eskualdeko enpresetan garatzen ari diren proiektu, prozesu eta kudeaketa praktika onak partekatzea du helburu enpresen artean, elkarren arteko ikasketa prozesuak ahalbideratu eta gertuko harremanak sustatzen joateko beraien artean. Bertan, instalazioak bisitatu eta duten negozio eredua […]
2019-03-27

2018ko apiriletik 2019ko martxoa bitartean langabetuei zuzendutako 20 tailer burutu dira

Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arloak antolatuta, 2018 eta 2019an langabetuei zuzendutako 20 tailer burutu ditu, hilabetean 2 saio eginez. Guztira 106 langabetuk hartu dute parte. Hauetatik, 63 emakumeak eta 43 gizonezkoa izan dira. Besteak beste, ikastaro hauetan landu diren gaiak honakoak izan dira: Lana bilatzeko, gaur egun, eskualdean eta eskualdez kanpo dauden iturri ezberdinak ezagutarazi eta […]
2019-03-25

Ekintzaileek 2018ko ekintzen balorazioa eta 2019ko ekintza plana izan dituzte hizpide

Martxoaren 7an, eskualdeko ekintzaileak, Basazabal Jauregian bildu ziren KLINK egitasmoaren baitan, 2018an eginiko ekintzen balorazioa egin eta 2019ko ekintza planari edukia emateko. Bertan parte hartu zuten ekintzaileek eginiko ekarpenen artean azpimarratzekoak ekintzetatik haratago, antolakuntza ereduaren inguruan eginiko hausnarketa. Kontuan izanik KLINKen helburua, gure eskualdeko ekintzaileentzat eskualde erakargarrri bat sortzea dela, ezinbestekoa ikusten da, antolakuntza eredua […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia