Hasi da “Harakintza eta Haragikien elaborazioa” izeneko prestakuntza-ziurtagiria lortzeko ikastaroa

2019-05-07

Pasa den apirilaren 17an eman zitzaion hasiera ikastaroari eta 5 hilabeteko iraupena izango du.

URKAIKO baserritarren kooperatibak Zestoan duen egoitza nagusian du kokalekua eta guztira, 14 dira partehartzaileak, hautetatik 7 eskualdekoak dira, 5 Azpeitiarrak eta 2 Azkoitiarrak. Urrian 2an amaituko da eta partaideek “Harakintza eta Haragikien elaborazioa” izeneko prestakuntza-ziurtagiria eskuratuko dute.

HAZIren eskutik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren ekimenez, “Harakintza eta Haragikien elaborazioa” izeneko 2.mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratzeko aukera izango dute eskualdeko langabe hauek. Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin eta Urkaiko eta Basatxerri enpresekin elkarlanean antolatutako ikastaroa da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia