Bailarako 12 enpresek bisitatu dute TECNICUR enpresa bere esperientzia ezagutzeko

2019-04-03

Pasa den Martxoak 28, TECNICUR enpresaren esperientzia ezagutzeko aukera izan zuten IB Sareko hainbat enpresek IKASIZ proiektuaren markoan.

Proiektu honek, eskualdeko enpresetan garatzen ari diren proiektu, prozesu eta kudeaketa praktika onak partekatzea du helburu enpresen artean, elkarren arteko ikasketa prozesuak ahalbideratu eta gertuko harremanak sustatzen joateko beraien artean.

Bertan, instalazioak bisitatu eta duten negozio eredua ezagutu ondoren, Tecnicur enpresak orain 4 urte eskuartze aldaketa izan zuenetik, izan duen bilakaeraren nondik norakoak ezagutu zituzten bertaratutako bi ikuspegitatik.

Kudeaketa Ereduaren Berrikuntza, prozesuaren eraldaketa eta fabrikazio prozesuaren hobekuntza, produkzioaren planifikazioan efizientzia (neurrira egokitutako tresna konkretuak) lortzera bideratutako proiektuetan jarri zuen fokoa Tecnicur-eko arduradunak.

12 enpresetako 15 ordezkari izan ziren bertan, eztabaidarako aukera polita eman zuelarik honek, zalantzak argitu, ikuspuntuak elkarbanatu eta bertaratutako enpresa ordezkarien arteko harremanak sendotzen jarraitzeko.

Balorazioak oso positiboak izan ziren bertaratutako enpresen aldetik.

{myFlickr}photoset_id=72157690720185373{/myFlickr} 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia