2020-12-03

Batxilergoko ikasleekin sentsibilizazio saioa Urolan, ekintzailetasunari ikusgarritasuna emanez

Aurtengoan ere, ekintzailetzaren gaia lantzeko asmotan gerturatu dira Ekintzailetza arloko teknikariak UROLA ikastetxera eta askotan gertatzen den moduan, gazteak oso gustora aritu dira. Lehendabiziko saio honetan, Batxiller II-ko ikasleekin enpresa bat sortzeko pausoak, diru laguntza eta ideiaren garrantziaz aritu dira. Saio hau, Hezkuntza esparruan Iraurgi Berritzenek garatzen dituen hainbat programa eta ekintzen barruan kokatzen da. […]
2020-11-30

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2020-11-26

Eskualdeko orientatzaileekin elkarlanean garatuko diren ekintzak adosteko lehen pausoak eman dira

Eskualdeko ikastetxeetako orientatzaileekin elkarlanean, ikasturtean zehar orientazio arloan garatuko diren ekintzak zehazteko lan bilera ospatu da. Hau “Gerolan” proiektuaren baitan kokatzen da eta 3. urtez jarraian garatuko da eskualdean. Ekimena, Iraurgi Berritzenek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta Hezkuntza arloan identifikatutako behar zehatz bati erantzuna ematea du helburu. Proiektuak, ikastetxe bakoitzaren behar eta […]
2020-11-26

Iraurgi Berritzen eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia-ren arteko elkarlana Ignaziotar Urtearen eskaintza turistikoaren garapenerako

Iraurgi Berritzen-eko eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren arduradunen arteko lan bilera burutu zen Intsausti Jauregian pasa den Azaroaren 20an. Bilera honen xedea Inaziotar Urtearen ikuspegi turistikoa elkarlanean garatzeko proposamena mahairatu eta elkarlan hori lan hitzarmen batean islatzeko aukerak aztertzea izan zen. Iraurgi Berritzeneko ordezkaritza zabala Javier Zubizarreta lehendakariak burutu zuen, Nagore Alkorta lehendakari ordea, Begoña […]
2020-11-24

Zibersegurtasun Gosariak: Ikasiz 4.0

Iraurgi Berritzen-ek, ZIURrekin lankidetzan (Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroarekin), Zibersegurtasun Gosariak: Ikasiz 4.0 antolatuko ditu 2020ko Abenduaren 2tik 2021eko Urrira bitartean, Zibersegurtasun Industrialean sakontzeko helburu nagusiarekin. Horretarako, abenduaren 2ko lehen saio honetan, honako gai hauek jorratuko dira: Ziur Fundazioaren ekimena eta zerbitzuak enpresei ezagutaraztea. Telelanaren eta hornitzaileen sarbidearen arloan izan daitezkeen estrategien berri ematea enpresei, Zibersegurtasunaren […]
2020-11-24

Ekonomia Zirkularra sustatuz

Iraurgi Berritzen-ek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak lagundutako jardunaldi bat antolatu zuen joan den azaroaren 11n, eskualdeko ekonomia zirkularraren erronka eta aukerei buruzkoa, enpresei, erakundeei eta Ekonomia Zirkularrean (EZ) interesa duten eragile guztiei zuzendua. Bertan, enpresa, erakunde eta eragile guztiei zuzendutako jardunald honetan, 25 erakundek baino gehiagok parte hartu zuten, […]
2020-11-24

Hasi dira Mendeko Pertsonei Gizarte-Erakundeetan Gizarte- eta Osasun-Arreta emateko ikastaroak

Izarraitz Lanbide Heziketa ikastetxeak, Iraurgi Berritzeneko, Enplegu eta Prestakuntza Arloarekin elkarlanean, Mendeko pertsonei gizarte- erakundeetan gizarte- eta osasun- arreta emateko 3 ziurtagiri profesional jarri ditu martxan. Hiru ikastaroak azaroan hasi dira. Hauetako bi, eskualdean, langabezian dauden pertsonekin osatu da; eta bestea, lanean daude pertsonekin. Guztira, 30 lagunek hartuko dute parte. Lanean ez daudenak apirilean amaituko […]
2020-11-24

Hazilan Programaren 7. Edizioa martxan da

Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, azaroaren 16an Hazilan programaren 7. edizioa jarri zen martxan 13 partehartzailerekin. Partaideak Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Elgoibar udalerrietakoak dira. Hazilan programa fase ezberdinetan garatzen da: Azaroaren 16tik urtarrilaren 4ra: “Aktibatu” fasea. Coaching teknika erabiliz, laneratzeko behar diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuko dira. Urtarrilaren 8tik 29ra: Prestakuntza transbersala eskainiko da. Edizio honetako […]
2020-11-23

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2020-11-23

Ekintzailetzan diharduten eragileen hausnarketa prozesua abian da, ekintzaileentzako eskualde erakargarri baten inguruan

Eskualdean zuzenean edo zeharka, ekintzailetzan diharduten eragileak, ekintzaileentzat eskualde erakargarri bat sortzeko behar diren osagaien inguruan hausnarketa prozesua abiatu dute. Prozesu honetan, parte hartzen ari diren eragileak honakoak dira; Izarraitz Lanbide Heziketa, URKOME, BIC Gipuzkoa, TKNIKA eta Iraurgi Berritzen. Lehendabiziko lan saioa, atzo ospatu zuten, azaroak 19 eta bertan oinarri harturik, ekintzailetza ekosistema batek dituen […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia