Merkataritza txikiaren taupada, herriaren bizia

2021-03-18
Merkataritza

Eskualdeko merkatarien arteko elkarlanetik sorturiko kanpaina berri baten aurrean gaude, non historia bat kontatzen den merkataritza txikiak duen garrantziaz.

Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako Merkatari Elkarteek eta Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak, mezu garrantzitsu bat helarazi nahi izan dute bideo honen bidez:

Egun bizi dugun egoeraren aurrean herrian kontsumitzeak duen garrantzia ikusarazteko asmoarekin, eskualdeko 3 merkatari elkarteek eta Iraurgi Berritzenek elkarlanean, sentsibilizazio bideo hau argitaratu dute, non bertan, eskutik eskura dabilen diruak, merkataritza bizirik denaren seinale den eta bestetik, herritarren bihotzera iritsi nahi da, ixten den denda bakoitza, herriarentzat galera bat suposatzen duelako.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia