2017-07-11

Iraurgi Berritzenen sare kontseilu berria lehenengo aldiz bildu da

Gaur, uztailak 11, bildu da Iraurgi Berritzenen barruan egituratzen den eragile sarearen kontseilua. Honek, eskualde ikuspegia oinarri eta garapen sozioekonomikoa xede, enpresa, ikastetxe eta udalen arteko lankidetza indartu eta proiektu erreferente eta estrategikoak sustatu nahi ditu. Lan bileran zehar, Iraurgi Berritzeneko gune ezberdinetan landu diren lan lerro eta proiektuak aurkezteaz gain, enplegua izan da hizpide. […]
2017-06-30

Abian da 2017ko Global Training beken programa

Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak, beste urte batez, 60 beka Global Training eskainiko dituela (bosgarren urtea da jada) jakinarazi nahi dugu Iraurgi Berritzenetik. Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera ematen zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako […]
2017-06-20

FrankiNorte frankizien eta negozioen aretoak V.edizioa ospatuko du irailaren 14an, Bilboko Yimby eraikinean

Irailaren 14an FrankiNorte frankizien eta negoizioen aretoak V.edizioa ospatuko du Bilboko Yimby eraikinean, Ercilla Kalea, 24-1 (Moyúa Plaza). Aretorako sarrera doakoa da eta izena emanez gero, eraikineko informazioa jaosko duzu. Gainera, nahi izanez gero, erakusmahaiko enpresekin hitzordua hartu ahal izango duzu, zure agenda antolatzeko, baina hori ez da beharrezkoa izango irailaren 14ko bisitarako. Zabalkuntza prozesuan […]
2017-06-20

FrankiNorte, el Salón de la Franquicia & Negocios celebrará su V edición 14 de Septiembre

Bilbao acoge la V edición de FrankiNorte, Salón de Franquicias & otras Oportunidades deNegocio. Tendrá lugar el 14 de Septiembre en una nueva sede “Edificio Yimby”, ErcillaKalea, 24, 1º (Plaza Moyúa). La entrada al Salón es gratuita y, si te registras, recibirás más información sobre el contenidodel Salón. Además, si lo deseas, podrás solicitar cita […]
2017-06-16

Iraurgi Berritzenek energia berriztagarriak sustatzeko hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin

Debabarrena, Oarsoaldea, Tolosaldea, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeek —eskualde horietako garapen-agentzien bidez (Debegesa, Oarsoaldea, Tolosaldea Garatzen, Iraurgi Berritzen eta Uggasa)— energia-plana sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute José Ignacio Asensio Ingurumen diputatuarekin.  Eskualde horietan energia-planak sustatzeko lankidetza-hitzarmenari esker, eskualde horietako bakoitzak 50.000 euroko ekarpen ekonomikoa jasoko du. “Helburua da plan horietan oinarrituta herritarrok —erakunde publikoen laguntzarekin— […]
2017-06-15

Elkarrekin Eraikitzen 2016/17 proiektuaren amaiera ekitaldia egin dute gaur, Azpeitiko udaletxean

Elkarrekin eraikitzen
Elkarrekin Eraikitzen 2016-17 proiektuaren amaierako ekitaldia ospatu da gaur, osteguna, Azpeitiko udaletxean. Ekitaldia 10:00etatik 12.00etara izan da, eta eskualdeko ikastetxe, udal nahiz eragileen ordezkariak izan dira bertan. Aurtengo ekitaldian eskualdeko lau ikastetxek (Floreaga Salestar Ikastetxeak, Iraurgi Ikastetxeak, Ikasberri Azpeitiko Ikastolak eta Xabier Munibe Azkoitiko Ikastolak) hartu dute parte. Proiektuaren koordinatzaile lanetan, berriz, Iraurgi Berritzen -Urola […]
2017-06-12

Amaitu da Iraurgi Berritzenek 35 urtetik gorako langabetuentzat antolatutako ikastaroa

Amaitu da Iraurgi Berritzenek 35 urtetik gorako langabetuentzat antolatutako ikastaroa.  Bertan eskualdeko 10 langabetuk hartu dute eta guztira astebeteko iraupena izan du. Besteak beste hauexek izan dira landu diren gaiak: Helburu profesionala eta norberak dituen konpetentzia eta gaitasunak aztertu eta landu, eta lana bilatzeko, gaur egun, dauden tresna eta erremintak ezagutarazi. Bai antolatzaileak eta baita […]
2017-06-09

Iraurgi Lantzenek akziodunen Ohiko Batzar Orokorra egingo du ekainaren 22an

Ekainaren 22an, osteguna, 17:30ean, Azkoitiko Intsausti Jauregian egingo den Akziodunen Ohiko Batzar Orokorrera deitzen zaitugu lehenengo deialdian, eta hala balegokio, bigarren deialdian ekainaren 23an ordu eta toki berberan. LAN ZERRENDA Estatutu Sozialen 14. artikuluan eta 1/2010 Errege Dekretuko 244. artikuluan zehaztutakoaren arabera, kontseilukide baten uztea eta berri baten izendapenari dagokion Administrazio Kontseiluak hartutako erabakiaren berronespena. […]
2017-06-08

Azken fasean sartu da Elkarrekin Eraikitzen 2016/2017

Elkarrekin eraikitzen
Aurten, eskualdeko 4 ikastetxek eta 200dik gora ikaslek hartu dute parte Elkarrekin Eraikitzen 2016/17 proiektuan. Eragile parte hartzaileei dagokionez, 40 eragiletik gora zenbatu dira. Proiektuaren azken fasean sartu dira dagoeneko. Ekainaren 2an, ostiralean, ikastetxe ezberdinetako irakasleak bildu eta ikasturtearen ebaluazioa egin zuten. Oro har, egindako ebaluazioa positiboa izan da eta proiektuak datorren urtean ere jarraipena izango du. Datorren ikasturtera begira, hobekuntza lerro ezberdinak […]
2017-06-05

Garapen Agentziek eta aldundiak lehen aldiz lurraldeko ekonomia sustatzeko hitzarmena sinatu dute

Tokiko Garapen Agentzi guztiek –tartean, Iraurgi Berritzen– eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ekonomia sustatzeko hitzarmena sinatu zuten ostiralean, lehen aldiz. Estrategiak ezartzeko, programak garatzeko eta tresna berriak sortzeko lankidetza eredu bat zehazten du hitzarmenak, eta 2021. urtera arte egondo da indarrean. Markel Olano diputatu nagusiak eta Garapen Agentzietako lehendakariek sinatu zuten dokumentua. Olanoren arabera, “elkarlan hitzarmen honek […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia