Iraurgi Berritzeneko Enplegua Arlotik, Maiatzaren 27tik Ekainaren 4ra Bidelan programaren 4. edizioa garatu da eta bertan Urola Erdiko Eskualdeko 10 emakumek hartu dute parte. Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egin dira partaide bakoitzak bere gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko.
Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izan dira bertan:
- Lehen sektoretik Igor Domingorena eta Virginia Santoveña (Ederto)
- Industria sektoretik Aitor Gil (Astigarraga Kit Line)
- Ekintzailetzatik Alazne Larrañaga (Iraurgi Berritzen)
- Menpekotasun eta 3. adinetik Iñigo Azkue (Izarraitz Lanbide Heziketa)
Partaideek oso positiboki baloratu dituzte ikastaroa eta bisita hauek, bertan informazio oso baliogarria jaso dutelako, adibidez, zer nolako profila eskatzen den lanerako. Programa honen helburua pertsonak lanerako edo prestakuntza bat jasotzeko motibatzea izan da eta momentuz partaide batzuk Ederto eta Astigarraga Kit Line enpresetan CVa aurkeztu dute eta Izarraitz Lanbide Heziketan egingo diren ikastaro batzuetara apuntatu dira.