KLINK: Udaberri-udarako ekintzak abian eskualdeko ekintzaileentzat

2019-06-04

KLINK, eskualdeko ekintzailetasuna sustatzeko gunearen baitan, zure enpresaren komunikazio hobetu nahi galderari erantzunez, hasiera eman diogu 2019ko udaberri-udako ekintzei.

Martxoan eginiko kontraste saioan, ekintzaileek beraien eredu propioa diseinatu zuten formakuntzaren edukiak lantzeko eta eskaera horri erantzunez udaberri-udarako, “Marketing eta komunikazioa” gaiaren inguruan formakuntza moduloa antolatu da.

Bertan ekintzaileek edukietan sartu aurretik, bakoitzak bere komunikazio ekintza eta estrategiaren inguruko galdetegi bat erantzun behar izan dute eta ondoren, formakuntza landu dute, 8 orduz, 4 saio desberdinetan. Moduloa formakuntzatik eta praktikatik haratago, esperientzi elkartruke batekin amaituko da, Uztailaren 3an. Uztaileko elkartruke saioaren helburua, formakuntza saioaren aplikazioak sortu dituen zailtasun edo lorpenak partekatzea da ekintzaileen artean.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia