Iraurgi Berritzeneko Enplegua Arlotik, Azaroaren 18tik 26ra Bidelan programaren 5. edizioa garatu da Azpeitiko Basazabal Jauregian eta bertan Urola Erdiko Eskualdeko 14 emakumek hartu dute parte.
Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egin dira partaide bakoitzak bere gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko eta Rogelio Fernandez kontsultorea ere izan dugu bertan, partaide bakoitzak bere marka pertsonala lantzeko.
Beste aldetik, eskualdeko lehen sektoretik eta Iraurgi Berritzeneko Ekintzailetza zerbitzutik profesionalen bisitak ere izan dira bertan:
- Lehen sektoretik Olatz Lacomba (Urkome)
- Ekintzailetzatik Alazne Larrañaga (Iraurgi Berritzen)
Aurten nobedade moduan, taldearekin bi bisita in situ antolatu ditugu:
- Domusa-Industria sektorea (Maria Dominguez)
- Izarraitz Lanbide Heziketa-Menpekotasuna eta 3. Adina (Iñigo Azkue)
Partaideek oso positiboki baloratu dituztete ikastaroa eta bisita hauek, bertan informazio oso baliogarria jaso dutelako, adibidez, zer nolako profila eskatzen den lanerako. Programa honen helburua pertsonak lanerako edo prestakuntza bat jasotzeko motibatzea izan da eta momentuz partaide batzuk interesa aurkeztu dute ikastaro batzuengatik. Partaide bat planoen interpretazioko ikastaroa egiten ari da eta beste bat etxean pertsonei arreta soziosanitarioa emateko ziurtagiri profesionala egiten ari da online.
{myFlickr}photoset_id=72157711973179847{/myFlickr}