Iraurgi Berritzeneko Kudeaketa Kontseiluak urte amaierako topagunea ospatu du

2019-11-29

Azaroak 27an, enpresa, hezkuntza, enplegua eta udalen elkarlan guneen ordezkari desberdinek osaturiko Kontseilua bildu da.

Gune desberdinek azken hilabeteetan izan duten ibilbideaz, balorazio positiboa egin du Kontseiluak, azpimarratzekoa izan delarik IBtik Garapen Gunean, sustatutako prozesua hiru udaletako ordezkari politiko berriekin, eskualde ikuspegitik garatuko diren elkarlan eremuak finkatzeko oinarriak adostu direlarik.

Bestetik, datorren abenduak 4ean, Azkoitian eragile guztiekin ospatuko diren XVII.Topaketak izan ditu aztergai eta 2020 urteari begira, Kudeaketa Plana eta aurrekontua ere aztertu da.

Diseno_sin_titulo.png

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia