Iraurgi Berritzeneko enplegu arlotik maiatzaren 14tik 30era Bidelan programako 2.edizioa garatu da eta bertan 17 pertsonek hartu dute parte.
Hauetatik 15 emakumeak dira eta gehienbat emakumeengana zuzendu gara beraien langabezi tasa altuagoa delako gizonekin konparatuta. Hamahiru saiotan Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egin ditugu bakoitzak bere gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko bisitak ere izan ditugu bertan:
- Lehen sektoretik Yurre Peñagarikano (Urkome).
- Industria sektoretik Aitzol Alberdi eta bertako bi langile emakumeak (Alberdi Mekanizatuak).
- Menpekotasun eta 3. adinetik Iñaki Landa (Azkoitiko Gizarte Langilea) eta Iñigo Azkue (Izarraitz Lanbide Heziketako menpekotasun zikloaren irakaslea).
- Prestakuntza aukerak azaltzeko, Josune Irazabal (Ikaslanen lehendakaria) eta Eduardo Sudupe (Izarraitz Lanbide Heziketako zuzendaria) etorri ziren gonbidatuak.
Partaideek oso positiboki baloratu dituzte bisita hauek, bertan informazio oso baliogarria jaso dutelako, adibidez, zer nolako profila eskatzen den lanerako. Programa honen helburua pertsonak lanerako edo prestakuntza bat jasotzeko motibatzea izan da eta momentuz bi partaide laneratu dira eta beste bat ikastaro bat egiten hasi da bere ezagutzak eguneratzeko. Bestalde, bertako partaide batzuk ere bisita bat egin dute Izarraitz Lanbide eskolara bertako instalazioak ezagutzeko.