Eskualdeko hainbat enpresek Bernardo Ecenarro enpresa bisitatu dute

2018-05-31

Maiatzak 29an, Ikasiz Proiektuaren baitan, Bernardo Ecenarro enpresa bisitatu genuen eskualdeko 8 enpresetako 22 langilek.

Enpresa Guneako kideen proposamenari erantzunez, eskualdeko enpresen esperientzi onak partekatzea ​eta difusioa egiteko helburuari erantzuteko antolatutako lan bilera izan zen.

Azkoitiko BESA enpresako zuzendaria den Guillermo Ecenarro eta Berrikuntza Arduraduna Baltasar Caballerok, teknologi berriak nola inplantatu dituzten prozesu produktibo eta biltegien automatizaziorako azaldu zuten bailarako enpresetako ordezkariei.

Gaur egun, prozesuen automatizazioa industria 4.0 teknologi berriekin helburu duten hainbat enpresentzat referentzizko eredua da BESA enpresaren esperientzia.

BESA.png
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia