Bidezko energia-trantsizioa bultzatzeko hitzarmena sinatu du Iraurgi Berritzenek, beste garapen agentziekin batera

2021-04-21

Atzo, 2021eko apirilaren 19an, sinatu zuten Gipuzkoako eskualdeetan energia-eredu jasangarria sustatzeko hitzarmena, José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak eta Urola Erdia, Debabarrena, Oarsoaldea, Tolosaldea, Goierri, Urola Garaia, Debagoiena, Beterri Buruntza eta Bidasoa eskualdeetako garapen agentzietako arduradunek.

Aipatutako akordioaren helburua honakoa da: Gipuzkoako energia jasangarritasunerako estrategia zabaltzea, eskualdeko energia planak bultzatuz. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak 400.000 euro bideratuko ditu, energia-pobreziari aurre egiteko eta Gipuzkoako eskualdeetan energia-eredu jasangarria sustatzeko; hain zuzen, eskualde bakoitzak 50.000€ko ekarpen ekonomikoa jasoko ditu.

Hori horrela izanik, GK 2050 Gipuzkoako Klima Aldaketaren Estrategian ezarritako helburuekin bat, garapen-agentzia guztiek lau jarduera-eremutan gauzatuko dituzte ekintzak:

  1. Energiari buruzko eskualde-elkarrizketa, udalekin koordinatuta.
  2. Eskualdeko energiaren planifikazioa eta ekintza bultzatzea.
  3. Eskualdeko Energia Mahaiaren dinamizazioa.
  4. Gipuzkoako Energia Jasangarriaren eta Energia Pobreziaren Lurralde Mahaian integratzea.

Irakurri berri osoa lotura honetan.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia