2-3 orduko formakuntza praktikoak, zerbitzuak eskaintzen dituzten ekintzaile edo negozio txikien kudeaketa hobetzeko tresna teknologikoen bidez.
KLINK egitasmoaren baitan, eskualdeko ekintzailetza bultzatzeko gunean, ekintzaileak eta negozio txikiak aktiboki laguntzen jarraitzen da Iraurgi Berritzenen Ekintzailetza arlotik.
KLINK Bide, gaitasunak garatzeko lan-ildoak, ekintzaile eta negozio txikien digitalizazioa bultzatzeko helburua du. Horretarako, 2024ko bigarren seihilekorako, enpresen digitalizazioan eta sare sozialen kudeaketan gehien erabiltzen diren aplikazioetan oinarritutako programa bat diseinatu da.
Honakoa da digitalizazio proposamena:
- Irailak 17, Urriak 1 eta Urriak 8, 9:30etik 12:30era, Azpeitiko Basazabal Jauregian, Implantalariak (SPRI) taldearen eskutik, 3 tailer eskainiko dira helburu bakar batekin: teknologia erraza eta berehalako aplikazioa erabiliz, bezeroengana hurbiltzea eta zerbitzua arintzea.
- Irailak 17: katalogo birtualen sorkuntza, laguntzaile birtualak, online erreserbak, datuen bilketa online formularioen bidez; helburua, bezeroenganako arreta kanal digitaletan arintzea.
- Urriak 1: web orrien posizionamendua, sare sozialen dinamizazioa, ChatGPT erabiltzea, QR kodeak; helburua, bezeroak fidelizatzea eta berriak irabaztea.
- Urriak 8: datuetarako sarbidea, espazioak ordenatzea, ahots komandoak, posta elektronikoak automatizatzea; helburua, ordenaz eta segurtasunez lan egitea.
Sare sozialen proposamena:
- Azaroak 6 eta Abenduak 4, 14:30etik 16:30era, Intsausti Jauregian, Tomillo Limón-en eskutik, Instagram Reels tresnak aztertuko dira, bideoetarako edukiak sortzean fokua jarriz, eta bestetik, TIK-TOK tresnaren hastapenak emango dira.
Tailerrak bereziki diseinatuta daude merkatu gero eta digitalizatuago batean lehiakor mantendu nahi duten eta zerbitzuak eskaintzen dituzten ekintzaile edo negozio txikien jabeentzat. Saio bakoitzak 2-3 orduko iraupena izango du, eta formakuntza praktiko hauek parte-hartzaileei tresnak eta ezagutza eskainiko dizkiete, beren negozioaren funtsezko eremuetan, hala nola, marketin digitalean eta bezeroenganako arretan, soluzio teknologikoak ezartzea baloratzeko.
Tailerretan izena ematea doakoa da, eta lekuak mugatuak dira, arreta pertsonalizatua eta ikaskuntza esperientzia optimoa bermatzeko. Interesdunak Alazne Larrañagarekin (688718777) edo Ione Eizagirrerekin (688601299) harremanetan jar daitezke informazio gehiagorako.
Iraurgi Berritzen-ek ekimen honekin berriro berresten du zerbitzuak eskaintzen dituzten ekintzaile edo negozio txikien garapena babesteko konpromisoa, ingurune digitalean egokitzeko eta etengabe aldatzen ari den merkatu batean arrakasta lortzeko beharrezko tresnak eskainiz.
Informazio osagarria ondorengo estekan.