Iraurgi Berritzen-ek jardunaldi bat antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntzarekin.
Eskualdeko Ekonomia Zirkularraren (EZ) erronka eta aukerei buruzkoa izango da, eta datorren azaroaren 11n egingo da, 09: 00etatik 11: 00etara, online formatuan, eta enpresa, erakunde eta ekonomia zirkularrean interesa duten eragile guztiei zuzenduko zaie.
EZari buruzko ekimen hau, Iraurgi Berritzenek eskualdeko enpresen eraldaketa lehiakorra bultzatzeko eta eskualdeko balio-kate nagusietan (makineria eta ekipoak, eraldaketa metalmekanikoa, altzariak, eraikuntza eta elikadura), ekonomia zirkularreko berrikuntza-aukerak identifikatu, aztertu eta garatzeko estrategiaren barruan kokatzen da, eskualdearen lehiakortasun-posizionamendua bultzatuz eta 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko Helburuekin ere lerrokatuz.
Jardunaldi honetan parte hartzen dutenek, EZaren inguruko oinarrizko kontzeptuak zeintzuk diren, nola eragiten duten, zer abantaila lehiakorretan eragiten dieten eta Gipuzkoako eta EAEko estrategiak eta laguntzak zuzenean ezagutu ahal izango dituzte.
Aipatzekoa da Gipuzkoako Foru Aldundia, Ihobe, Lapatx, Mondragon Unibertsitatea eta B+I Strategyko hizlarien parte hartzea.
Saioaren agendan sartzeko edo horri buruz gehiago jakiteko, klikatu hemen.
Jardunaldi honetan parte hartu nahi izanez gero, harremanetan jar zaitezke Iraurgi Berritzenekin 943 02 60 69 telefonora deituz edo info@iraurgiberritzen.eus helbidera idatziz.