Bailarako 5 ikastetxeek elkarlanean jarraitzen dute, IB Hezkuntza markoan

2020-10-29

Urriak 27an bildu da bailarako 5 ikastetxeetako Zuzendarien lan taldea Iraurgi Berritzen-en lan markoan.

Ikasturteko lehen lan bileran aurreko ikasturtean garatutako proiektuen emaitzak baloratu eta ikasturte berrirako plangintzaren baitan adostasunak bilatzea izan ohi da bileraren helburua.

Egungo egoera medio, ikasturte honetako lehen lan bileraren enfokea berantolatu eta egun bizitzen ari direnaren inguruko esperientziak partekatzea izan da, ikasturte honetarako lehentasunen inguruan adostasunak bilatzearekin batera.

Amankomunean adostutako lan ildoen artean:

  • Beharren araberako sentsibilizazio saio kolektiboak Ikastetxeetako perfil desberdinei zuzenduta.
  • Martxan diren ELKARREKIN ERAIKITZEN, ZTIM UROLA ERDIAN, GEROLAN eta IZAN EKINTZAILE proiektuen diseinuetan berantolaketa egungo markora lan talde desberdinekin.

Osasun larrialdi egoera tarteko, trantsizio urtea izatea aurreikusten da Hezkuntza Arloan. Dena den, lan taldeak eskuartean dituen lan lerroei eutsi eta borondate onenarekin balioa gehitzeko ahaleginean jarraituko du.

 

 

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia