Azaroaren 30ean estreinatu zen Madalenako ospitalean Inaziotar Bidea ezagutarazteko asmoarekin egin den “El Camino Ignaciano en Euskadi” dokumentala, jende ugari hurbildu zelarik in situ ikustera lan berri hau.
Herritarrez gain, Turismo, merkataritza eta Kontsumoko Sailburu den Alfredo Retortillo, Basquetour-eko zuzendaria Harkaitz Millan, Laguardiko Alkatea Pedro Leon eta Azpeitiko udaleko ordezkaritza Eneko Etxeberria Alkatea buru. 50 minutuko bi ataletan banatua dago dokumentala eta biak ikusteko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Inaziotar Bidearen Gipuzkoako eta Arabako etapekin osatu du ikus-entzunezkoa Antonio Cristobal zuzendariak. Oscar Terol aktorea da dokumentalaren protagonista eta lana gaztelaniaz grabatu dute.
Lehenengo atalean Loiola era Arantzazu lotzen dituen Hiru Tenpluen ibilbidea erakusten du Terolek; eta Arantzazutik Arabako Lapuebla de Labarca herrirainoko etapak, berriz, bigarren atalean. Inaziotar Bidea Manresaraino (Katalunia) iristen den arren, Gipuzkoa eta Araba zeharkatzen dituzten bidearen zazpi etapak eta 150 kilometroak erakutsi nahi izan dituzten ikus-entzunezkoan.