Azaroan hasi eta orain bukatzen den eskualdeko langabetuei zuzendutako tailerrean, guztira 13 pertsona langabetuk hartu dute parte eta 500 orduko iraupena izan du.
Prestakuntza honen barruan, ikasleek 20 orduko prebentzio ikastaroa ere jaso dute.
Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik lantzen ari den “Urola Erdian ElkarEkin Eraginez III – UE3” proiektuaren baitan kokatzen da, eta behin prestakuntza hau jasota, ondorengo erronka nagusia “Lanerako prestakuntza-Eraikuntza tailerra” egin duten pertsona langabetuen laneratzea izango da.
Helburu hau lortzeko, besteak beste, IBtik pauso desberdinak lantzen ari gara. Alde batetik, eskualdeko eraikuntza- enpresen beharrak identifikatu eta lan eskaintzak jaso. Bestetik, eraikuntza alorreko profilak behar dituzten enpresekin eraikuntza tailerrera bisita egin, ikasleak enpresak ezagutzeko eta, modu berean, enpresek ere ikasleak ezagutzeko.
Orain arte, ikasleek 6 enpresen bisita jaso dituzte. Koxki eraikuntzak, Aluminios Azpeitia; Xikerra; Fundibide; Biyona eta Cristalería EPI.
Hemendik aurrera ere pausoak ematen jarraituko da ahalik eta pertsona langabetu gehien laneratzeko.
Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik jasotako diru laguntzari esker garatzen ari da.