78 lan taldetan banatutako 310 ikaslek, beste hainbeste elkarrizketa egin dituzte eragile desberdinetako profesionalekin prozesuan zehar.
Gaur, maiatzak 30, osteguna, eskualdeko 5 ikastetxeetako Elkarrekin Eraikitzen proiektuko liderren lan taldeak prozesuaren inguruko ebaluazio bilera egin du, dagokion balorazioa egin eta ikasturte berrirako hobekuntzak identifikatzeko helburuarekin.
Balorazio benetan positiboak egin direnak, prozesua baliaon jarriz gazteen orientazio prozesuan lehen pausoak ematen hasteko ikuspegitik.
Urtero bezala, ikasturteari amaiera emateko sozializazio ekitaldi nagusi bat ospatuko da Ekainak 13an, Azkoitiko Elkargunean. Helburu nagusia, ikasleei dagokien protagonismoa eman eta udal zein eragile desberdinetako ordezkarien aurrean egindakoa sozializatzea da.
Bideo honek labur jasotzen ditu proiektuaren helburua zein honen hedapenerako operatiba: