Eskualdeko 5 saltoki bikaintasunaren bidean

2024-05-30
Merkataritza

EUSKALIT-en eskutik eta Eusko Jaurlaritzaren finantziazioarekin, abian jarri da, “Saltokitik Enpresara” ekimenaren deialdi berri bat.

Programaren helburu nagusia merkatariei beren salmenta-puntuak egunero kudeatzeko tresnak eta metodoak ematea da, haien lehia-posizioa, enpresa-eraginkortasuna eta negozio-emaitzak hobetzeko. Metodologiak merkataritza-jardunbide egokiak benetan aplikatzeko prestakuntza eta laguntza praktikoa barne hartzen ditu.

Bertan, taldekako eta banakako saioak tartekatzen dira eta saiotik saiora, ikasitakoaren aplikazio erreal bat gauzatzen da establezimenduan, aditu baten eskutik.

Programan parte hartzeak, konpromezu irmoa eskatzen du establezimenduen aldetik, izan ere, ekainean abiatu eta azaroa bitartean gauzatuko bait da.

Bereziki aipagarria da, deialdi honetan gure eskualdeko 5 establezimendu ari direla partehartzen, Furundarena Oinetakoak, Arrospide Oinetakoak, Larrañaga Kirolak, Naiena arropa denda eta NK Ileapaindegia.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia